PARIS
96 orduko epea bukatuta, gaur pasako da Zuhaitz Errasti epailearen aurretik
Astelehenean Polizia frantsesak atxilotutako Zuhaitz Errasti Lyongo polizia etxetik Parisekora eraman zuten atzo, eta gaur igaroko da epailearen aurretik. Izan ere, Estatu frantsesean inkomunikazioak gehienez 96 ordu iraun dezake. Estatu frantsesean eman diren azken atxiloketetan ohikoa bilakatu da Guardia Zibilak senideen etxeetan miaketak egitea eta, amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, Errastiren gurasoek Zumaian duten etxea zigilatzeraino ere iritsi ziren guardia zibilak. Salatu dutenez, atxilotuak inoiz izan gabeko etxeak ere miatu izan dituzte azken operazioetan.