Lau eta Erdiko Txapelketa
Urteko hirugarren txapelean pentsatzen hasteko garaia du
Martinez de Irujok 2006an egindakoa errepika dezake aurten ere. Buruz buruko eta binakako txapeldunaren lehen aurkaria Bengoetxea VI.a izango da.
Asier AIESTARAN |
Lau eta Erdikoa ez da Juan Martinez de Irujoren distantzia maitatuena. Berak askotan onartu izan du ez dela erabat eroso sentitzen kaiolan sartuta eta bere emaitzei errepaso azkar bat ematea nahikoa da horretaz konturatzeko. Hala ere, Iberoko aurrelariak badaki zer den Lau eta Erdikoan txapeldun izatea. 2006an gertatu zen hori, eta begiratzen hasita, antzekotasun bat topatu dugu urte hartako eta aurtengo egoeren artean. Irujok urteko hiru txapelak jantzi zituen orduan, eta aurten ere lorpen hori errepika dezake, Binakakoa eta Buruz Burukoa irabazita iritsi baita denboraldiko azken hitzordura.
Lau eta Erdikoa bigarrenez irabazteko bidea, ordea, ez da batere samurra izango. Izan ere, parean izango duen lehen aurkaria, Oinatz Bengoetxea, ez da nolanahikoa. Adibide bat baino ez. Irujok eta Oinatzek behin bakarrik jokatu dute elkarren aurka Lau eta Erdiko Txapelketan, orduan ere Eibarren. 2004a zen, Oinatzek 20 urte besterik ez zituen eta Irujo orduan ere buruz buruko txapeldun moduan iritsi zen kanporaketara. Baina dirua 100/60ri Irujoren alde atera zen arren, Oinatz 12-3, 4-13 eta 11-19 irabazten egon zen. Azkenean 22-20 galdu zuen, eta ordutik gauza asko gertatu direla egia den arren, adibideak pronostikoak zalantzan ipintzeko balio dezake behinik behin.
Entrenamendu ez hain onak
Irujoren esanak entzutea bezalakorik ez dago bi pilotariek elkarri dioten errespetuaz eta begiruneaz jabetzeko: «Aurkezpena egin zuten egunean, Oinatz nire adarrean tokatzerik ez nuela nahi esan nuen, baina azkenean hala irten zen. Oso aurkari gogorra da, oso pilota gutxi galtzen duena, eta irabazteko bikain jokatu beharko dut. Askori entzun diot Oinatz ez zela batere fin ibili Aritz Lasaren aurka final-zortzirenetako partidan, baina nik ez dut uste hori horrela denik. Neurketa oso gogorra izan zen, eta Aritz Lasak ikaragarri jokatu zuen».
Titin edo Pablito Berasaluze ez bezala, Irujok azken ordura arte binakako partidak jokatzea erabaki du txapelketa prestatzeko, eta entrenamendu espezifikoetan ez da gehiegi murgildu. Atzo onartu zuenez, «hiru saio egin ditut eta ez dira oso onak izan, sentipenak hobeak izan zitezkeen». Agian horregatik, helburuez hitz egiterakoan normalean baino gehixeago neurtu zituen bere hitzak: «Oraingoz nahiago dut helburu jakinik ez jarri, Oinatzen aurkako partidan bakarrik dut burua».
Pilota aukeraketan hitzetik hortzera ibili zen beste gaia pilotalekuaren egoera izan zen. Eibarko Astelena ari da, apurka-apurka, orain dela aste batzuk zuen itxura penagarriari buelta ematen, baina oraindik ere kezka-iturri izaten segitzen du. «Aurreko astean baina itxura hobea du, baina ikusiko dugu zer moduz moldatzen garen. Pilotak lurrean bote arraroak egiten ditu», kexatu zen Irujo.
Irujoren (106,2 eta 106,8 gr) zein Oinatzen (106,3 eta 105,8 gr) pilotak oso antzekoak dira, Bengoetxearenak bizixeagoak.
Aunque, como es lógico, la elección de Eibar entre dos Campeones Manomanistas atrajo más la atención de los medios, Sebastien Gonzalez y Pablito Berasaluze también se citaron ayer para escoger el material que utilizarán en el Beotibar de Tolosa el próximo lunes. Gonzalez llega a la cita en un buen estado de forma tras sus victorias ante Díaz y Leiza, mientras que Berasaluze VIII reaparecerá en las canchas tras jugar su último partido de parejas el día 17 en el Labrit. Comprobar la adaptación de Pablito a la jaula es un atractivo importante que asegura una buena entrada en el Beotibar. «Yo he separado material más rápido (106,6 gr), mientras que Pablito ha escogido pelotas con menos salida de frontis para aprovechar el saque-resto (105,8 y 106 gr). Pablito lleva un verano sensacional y es letal con el remate. Como he dicho a lo largo del campeonato, yo tengo que salir mentalizado a sufrir», reconocía Sebas Gonzalez en las declaraciones recogidas por la página web de Aspe.