Tolosako 41. Abesbatza Lehiaketak bost kontinentetako ordezkariak izango ditu
Igande honetan ospatuko da 41. Tolosako Abesbatza Lehiaketaren finala. Guztira hamasei herrialde ezberdinetako 21 koru dira asteazkenaz geroztik bertan parte hartzen ari direnak. Krisia dela eta, kontzertu berezia kendu beharra izan badute ere, pozik agertu dira antolatzaileak nazioarteko presentzia bermatu dutelako. Aldiz, Euskal Herriko talderik ez da izan aurten.