
Zimbaweko Mokoomba afrikar seikoteak tonga erritmoak emango ditu Elgetan

Afro-fusion nahasketa dardaragarria eta tonga erritmo tradizional tentagarrietan oinarritzen da Mookombaren eskaintza. Taldearen izena tongatarrek Zambezi ibaiari dioten errespetu sakonean sustraituta dago, beraien bizitza, musika eta kulturarentzat funtsezkoa delako. Zimbaweko Tonga seikoteak munduko eszena musikalean indarrez sartuko den soinu deigarri eta bakarra dakar.