GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Gerediaga elkartearen «Astola» urtekariak orrialde eta ale gehiago izango ditu

GARA |

Gerediaga elkarteak «Astola» aldizkari-urtekariaren hirugarren zenbakia aurkeztu zuen atzo. Durangaldeko lanen eta artikuluen zabaltzailea izateko helburua duen lan honek, aurrekoetan baino orrialde gehiago izango ditu, 180 hain zuzen ere. Gainera, besteetan baino ale kopuru handiagoa inprimatu dute. Izan ere, aurreko zenbaki biak agortu zirela ikusita, tirada 1.200 alera handitzea erabaki dute.

Hirugarren zenbaki honek zortzi lan berri jasotzen ditu, euskaraz eta gazteleraz, eta «Barruko ibilbideak» izeneko sail berri bat ere gehitu diote. Bertan, eskualdeko pertsona ezagunek haurtzaroan zein gaztaroan arrastoa utzi zieten lekuak aurkeztu dituzte.

Natura eta historia nagusi

Hirugarren zenbaki honetan ere ugariak eta modu askotarikoak dira lantzen diren gaiak. Jose Mari Uriartek, esaterako, «Hegazkinak eta artasoroak: Iurreta eta abiazio eremuak» izeneko artikulua osatu du. Urkiolako Parke Naturalak 20 urte betetzen dituela eta, haren «argi-ilunak» ere aztertu dituzte. Gregorio Monrealek Durangoko lurraren antolaketa landu du, Armando Llamosasek Abadiñon Erdi Aroan izandako Astxikiko gazteluari buruzko hipotesi bat plazaratu du eta Jon Gaminde gaiteroak musika tresna honen berezitasunak azaldu ditu.

Horretaz gain, Elorrioko Funcor kooperatiba du gogoan Iñigo Agirrek, eta Jose Mari Etxaniz pilotarien Amerikako abenturaz ari da. Luis Madinak Elorrioko argazki sorta bildu du.

Datorren astetik aurrera liburu dendetan salgai izango da bost euroren truke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo