GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

NOVEDAD

Amerikar baten lanak irabazi du Sanferminetako Bideo Lehiaketa

Jenny Benedicto (New York) da Kukuxumusuren Sanfermin.tv webguneak antolatutako bideo lehiaketaren irabazlea, «Ya falta menos» izeneko film laburrarekin, eta, beraz, sariaren 3.000 euroak eramanen ditu. Bideoak hiru minutu irauten du, eta plastilinazko figuren bitartez, zezen talde batek osatutako txaranga baten nondik norakoak kontatzen ditu; horiek, ustekabe baten ondorioz, entzierro eta zezenketa bateko protagonista bilakatuko dira. Amaiera sanferminen girokoa da oso. Saritutako bideo lan hori www.sanfermin.com gunean ikusteko aukera dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo