GARA > Idatzia > Mundua

Barack Obamaren irrifarraren atzean mehatxua dagoela dio Ali Khameneik

Barack Obama Etxe Zurira heldu zenetik Iranen aurrean erakusten saiatu den negoziazioren aldeko jarrera itxura baino ez dela eta horren atzetik mehatxuak izkutatzen direla nabarmendu zuen atzo Errepublika Islamikoaren agintari nagusi Ali Khamenei aiatolahk.

p021_f01_148x108.jpg

GARA |

Irango agintari goren Ali Khamenei aiatolahk AEBetako presidente berri Barack Obamaren politika salatu zuen, elkarrizketarako eskaintzaren atzean mehatxuak daudela nabarmenduz, telebista publikoak atzo adierazi zuenez.

«AEBtako presidente berri honek [Obamak] ahoz eta idatziz mezuak bidali dizkigu garai berri bati ekiteko eta elkarrekin munduak dituen arazoak konpontzeko», esan zuen Khamenei aiatolahk.

«Azken zortzi hilabeteotan, esaten duenaren aurkakoa egiten duela argi eta garbi ikusi dugu. Itxura denez, negoziatu nahi dutela diote, baina aldi berean mehatxua erabiltzen dute eta negoziazio hauetan beraiek nahi duten emaitza lortzen ez bada, hau edo bestea egingo digutela adierazten dute», gaineratu zuen.

Irango agintari gorenak Obamaren aurka jarrera hain gogorra hartzen duen lehen aldia izan zen atzokoa.

«Irango nazioa ez dute engainatuko AEBren jarrera berriarekin eta gure eskubideak, independentzia eta askatasuna defendatzen jarraituko dugu», nabarmendu zuen Ali Khameneik.

«Agintari estatubatuarrak Iranen aurrean irrifartsu agertzen diren bakoitzean, atzetik ukabila izkutatzen dute», gaineratu zuen.

Joan den martxoan, Irango urteberriarekin, mezu bat igorri zien Obamak Errepublika Islamikoaren agintari eta herritarrei, bi herrialdeen arteko harremanetan aro berri bat irekitzeko asmoa azalduz.

Iranek eta AEBk ez dute harreman diplomatikorik izan duela 30 urte Teherango Enbaxada okupatua izan zenetik. 1979ko azaroaren 4ean ikasle islamista talde batek AEBtako Enbaxada hartu zuen eta bertan zeuden diplomatikoak gatibu hartu zituzten 444 egunez.

Errepublika Islamikoaren agintari nagusiaren mintzaldia Iran eta Seiren Taldeak (AEB, Errusia, Estatu frantsesa, Britainia Haundia, Txina eta Alemania) programa nuklearra dela eta negoziazioetan dabiltzanean eman zen.

«Ez dugu otsoa eta bildotsaren arteko gisako negoziazioarik gai nuklearraren gainean», bota zuen Khameneik, Errepublika Islamikoaren sortzaile Ruhollah Khomeini aiatolahren hitzak gogora ekarriz. Honek, AEB otsoa zela eta Iran bildotsa errepikatzen zuen behin eta berriro.

erregaia

Iranek ikerketarako erreaktore nuklearra 2010eko martxora arte martxan izateko erregai nahikoa baduela esan zuen atzo programa nuklearraren arduradun Ali Shirzadianek.

Merkel tilda de inaceptable que Irán pueda dotarse del arma nuclear

En su alocución ante el Congreso estadounidense, la canciller Angela Merkel sacó pecho y calificó de «inaceptable» que Irán se dotara de arsenal nuclear. «No es aceptable que un presidente que niega la existencia del Holocausto, amenaza a Israel y niega el derecho a la existencia de Israel se haga con el arma nuclear», señaló, en referencia al líder iraní, Mahmud Ahmadineyad.

Merkel, la primera canciller alemana en dirigirse al Congreso desde que Konrad Adenauer hiciera lo propio en 1957, insistió en que «Irán conoce nuestra oferta, pero sabe igualmente cuáles serán nuestros límites».

Agasajada por su anfitrión, el presidente Barack Obama, como una «líder extraordinaria», Merkel no escatimó agradecimientos a EEUU por su contribución al desplome del Bloque Oriental hace 20 años. «Yo sé y los alemanes saben hasta qué punto os estamos reconocidos, amigos americanos. Nosotros no lo olvidaremos jamás, yo personalmente no lo olvidaré jamás», añadió Merkel, quien vivió su infancia y juventud en la extinta RDA.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo