GARA > Idatzia > Kultura

«Imanol oroituz o9»k abeslariaren irudia ekarriko du Donostiara


GARA

Imanol Oroituz taldeak eta Donostia Kulturak atzo aurkeztu zuten azaroko lehenengo hamabostaldian zehar ospatuko diren «Imanol Oroituz 09» jardunaldiak. 1960ko eta 1970eko hamarkadetan garatutako aldaketa sozial eta politikoek «soinu banda propioa izan zuten» eta horiek guztiak izango dira aztergai jardunaldietan. Hala, bi bideo emanaldi izango dira gaur; «Kanta Berria-Nueva canción vasca, Ikuska 13» eta Mikel Laboaren bizitza eta obra jasotzen duen film argitaratu berria. Arratsaldean «Lau haizeetara-Pueblo que canta no morirá» erakusketa zabalduko dute; hilaren 28ra arte izango da irekita. Azaroaren 12an «Kantariak borrokan» mahai-inguruaren txanda izango da eta, 13an, «50 años de la Nova Canó» ekitaldia ospatuko da. Edozein argibide nahi izanez gero, Antiguako Lugaritz kultur etxera jo beharra dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo