GARA > Idatzia > Kultura

Aipagarriak

«Aldiri. Arkitektura eta Abar», lehenengo euskal arkitektura aldizkaria

GARA | DONOSTIA

Udako Euskal unibertsitateak (UEU) «Aldiri. Arkitektura eta Abar» aldizkaria aurkeztu zuen atzo Donostian. Euskara bide eraginkortzat hartuz, argitalpen berri honek kultura eta jakintza arkitektonikoaren hedapena du helburu. Dagoeneko kalean da «0» alea, «Hasiberriak. Arkitekto gazteon komeriak» izenburuarekin.

«Gure nahia arkitektura aldizkari bat sortzea da», esan zuten Unai Fernandez de Betoño eta Ibai Gandiagak, aldizkariaren zuzendariek. «Estilo bizia eta hurbila izan nahi du. Bizia, euskaraz ikasi duten arkitekto berriei zuzendutako edukiak plazaratuko ditugulako. Hurbila, beste arkitektura aldizkarietan baztertuta gelditzen diren bertako gaiak (inola ere interes gutxikoak) landuko ditugulako», gaineratu zuten. Bestalde, «talde murriztua izanik, euskal arkitektoei luzatuko diogu eskua, beraien lana plazara emateko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo