GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

Eszenak

Oier Guillan bere «Eskuen sustraiak» liburuaren errezitaldi dramatizatuan

«Eskuen sustraiak» poesia liburuan oinarritutako errezitaldi dramatizatua eskainiko da bihar Donostiako Guardetxean. Hauek izango dira parte hartzaileak: Asier Sarasola eta Oier Guillan (ahotsak eta hitzak), Ander Fernandez (musika) eta Idoia Beratarbide (pintura). Emanaldian hainbat sortzailek liburuko poemetan oinarrituta egindako piezak (antzerki-musika-poesia) txertatuko dira. Guardetxeko emanaldian pieza hauek eskainiko dituzte: «Soinuen ferekak» Amaia Corralekin, «Arrabitan» Alvaro Ledesmarekin eta «Jarri bi irrati batera eta entzun» Imanol Carvallorekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo