GARA > Idatzia > Ekonomia

Baionako postariek gaur erabakiko dute greba bertan behera utzi ala ez

GARA

Posta banaketaren berrantolaketaz La Posteko zuzendaritzarekin harremanetan asteak eman ostean, joan den ostegunean Baionako postarien sindikatu guztiek grebari ekin zioten, bat-batean.

Posta bidezko bidalketak %13 murriztuko direla aurreikusita, eta estatu mailako irizpideei jarraituz, lanpostuen laurdena (48tik 12 postu) desagerraziko duen plangintza abian jarriko duela iragarri zuen zuzendaritzak.

Postariak ez datoz bat aurreratutako datuekin, eta tokiko errealitatea kontuan ez hartzea leporatzen diote La Posteko zuzendaritzari.

Atzo, informazio orriak banatzen aritu ziren posta bulego aitzinean. Arratsaldean, bilkura izan zuten zuzendaritzarekin eta berrantolaketa plana erretiratu eta berriro elkarrizketak hastea proposatu zien. Alta, protesta desaktibatzeko neurria izan daitekeelakoan, postariak ez dira fido. Gaur batzartuko dira erabakiak hartzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo