GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

«Alakrana» atun ontziko arrantzaleak etxera onik itzultzea, onartzeko moduko irtenbide bakarra

Alakrana» atun ontziko arrantzaleen egoerak herenegun okerrera egin izanak Gobernu espainolak hasieratik bahiketaren kudeaketa negargarria egin duela berretsi du. Edozein logikaren kontra, arrantzaleen senideei esan zien atxilotu somaliarrak negoziaziotik kanpo zeudela, eta orain jokabide hori zuzentzea dagokie Gobernuko arduradunei, atzo arrantzaleen senideek eskatu zioten bezala, arrazoizkoena baita. Alderdientzako mezurik ere izan zuten senideek, bahiketaren erabilera politikorik ez egiteko eta marinelak askatzeko helburu bakarrarekin bat egiteko. Halaber, Gobernuari eskatu zioten bahituak askatzeko eraso militarra erabiltzeko aukera bazter dezala; sen onak ere hori eskatzen du, halako operazio batek bahituak arrisku handian jarriko bailituzke. Helburu bakarra, beraz, edozein lege xedapenen gainetik, arrantzaleak onik askatzea da, eta helburu hori eragotz lezakeenak erantzukizun handiari aurre egin beharko lioke. Ez dute balio «piraten eskakizunetara makurtzea emango lukeen» irtenbidea baztertzeko ahalegin hipokritek. Ezkutuan egiten dutena agerian ere egin dezatela, baina onartzeko moduko emaitza bakarra marinelak onik etxeratzea da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo