GARA > Idatzia > Kultura

TOKIKO TELEBISTA

Amaia Nerekan «ilusio handiz» hasiko da Hamaika Bilbo zuzentzen

Bi hilabete ekimena barrutik ondo ezagutzen eman ondoren, Amaia Nerekanek (Bilbo, 1979), Ikus-Entzunezko Komunikazioan lizentziadunak, Hamaika Bilbo Telebista zuzenduko du. Euskarazko tokiko telebista sarea izateko bokazioz sortu denak, Bilbo du abiapuntua eta Nerekanen lehentasunen artean egoitza sendotzea dago. Bestalde, kalitatezko programazio propioa eratzea izango da beste helburuetako bat. Aurretik, telebistan egin du lan, ekoiztetxe ezberdinetan hainbat katerentzat saioak egiten. Azken urteotan, EHUn ere ibiltzen da irakasle lanetan, Komunikazio Zientzien Fakultatean, Ikus-entzunezko Departamenduan. Zuzendari berriaz gain, hainbat berrikuntza etorri dira Hamaika Bilbora: saio berriak eta webgune berria, esaterako. Xedea Bilbon indarra hartzea da, ondoren beste hiriburu eta herrialdetara zabaldu ahal izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo