Superliga Oviedo
Sailkapeneko lehenengo bi postuetan sartzea asko zaildu zaio Realari
J.L. | DONOSTIA
Realeko neskek atzera pausoa eman dute atzo Oviedon galduta. Gipuzkoarrei hemendik aurrera zaila egingo zaie sailkapeneko lehen biak harrapatzea, eta bigarren fasea onenekin jokatu nahi badute, puntu asko batu beharko dituzte, hirugarren postuan geratzen diren bi onenak ere sailkatzen baitira.
Donostiarrek atzokoan ez zuten egunik onena izan. Presaka aritu ziren, eta hori ez da behin ere lagun ona izaten. Gainera, donostiarrak ez ziren fin aritu etxekoek izan zuten aukera bakarrean. Hala ere, txuri-urdinek zerbait lortzeko adina merezimendu behintzat egin zuten.
Magañaren aukera
Realak ere izan zuen markagailuan aitzineratzeko parada, baina Ana Magañaren jaurtiketa atzelari batek atepetik atera zuen, baloia zuzen-zuzenean golera zihoanean.
Amaieran, Irenek egin zuen gola, asturiarren jokalaririk onenak, eta gipuzkoarrak esku hutsik itzuli behar izan zuten, nahiz eta merezi ez.