GARA > Idatzia > Kultura

Tan Dunen musika, «soinua ikusteko eta koloreak entzuteko»

Txinatar musikagile eta zuzendari ospetsua da Tan Dun, besteak beste, «Tigrea eta dragoia» filmerako egindako soinu bandagatik Oscar saria irabazitakoa eta azken Olinpiar Jokoetako musika egin zuena. Musika organikoa jorratzen duen artista Bilbon da egunotan -gaur hitzaldia emango du Guggenheimen-, Egungo Musikak jaialdiaren barruan, etzi Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko baitu Arriaga antzokian, estatuan joko duen kontzertu bakarrean.

p040_f01_199x116.jpg

Anartz BILBAO | BILBO

Bilboko Orkestra Sinfonikoa zuzenduko du Tan Dun (Hunan, 1957) konpositoreak etzi Arriaga antzokian, Egungo Musikak jaialdiaren barruan. Egitaraua Manuel De Fallaren «El amor brujo» lan ospetsuko «Danza ritual del fuego» piezak irekiko du, eta Charles Ivesen «The unanswered Question» lana ere joko dute. Eta bi hauekin tartekatuta, zuzendari txinatarrari ospea eman dioten «Water concerto» eta «Paper concerto» entzungo dira. Horretarako gainera, Wang Beibei -bakarlari gisa-, Wang Juan eta Cui Kun perkusionistak etorri dira Txinatik.

Atzo, Bilbon gustura dagoela adierazi zuen Tan Dunek kontzertua iragartzeko egindako prentsaurrekoan. Aurretik Euskal Herrian sekula izan gabekoak honakoa aipatu zuen: «Cai Guo-Qiangekin hitz egin nuen herenegun, eta bertako jendea nabarmendu zidan batez ere»; Guggenheim Museoan erakusketa paratu zuen Cai Gou-Qiang artista lagun mina baitu -elkarrekin bizi izan ziren Txinan, eta auzokideak dira New Yorken-.

Natura oinarri

Musikari gisa bi kontuk kezkatzen dute Tan Dun. «Ingurumena» da bata, eta «musika klasikoaren tradizio kulturala belaunaldi berriei helaraztea» bestea. Izan ere, gazteak sarri izan zituen ahotan Tan Dunek atzoko agerraldian -Internet bidezko YouTube Symphony Orchestra berak bultzatua da-.

Musika organikoa lantzen duen txinatarrak natura babestu beharra du aldarri. «Musika organikoaren bitartez naturaren soinuaren edertasunean erreparatu nahiko nuke», dio berak, eta horretarako emanak ditu «uraren eta paperaren» kontzertuak. Lehena, naturaren negarra edo malkoak dira eta, bigarrena, berriz, naturaren kantua da. Bata zein bestea jotzeko, Txinatik bertatik musika tresnak ere ekarri dituzte. «Paper» kontzerturakoak zuriak eta paperezkoak dira, putz eginez, zarrastatuz, zapalduz edo zimurtuz jo daitezkeenak, egilearen esanetan, «natura zurizko ballet bat dantzan bezala», eta «uraren» kontzerturakoak, berriz, gardenak dira, «soinua entzuteaz gain, uraren forma eta mugimenduak ikus daitezen».

Entzuteko zein ikusteko sortuak dira, beraz, artistaren bi lanak, bisualak eta filosofikoak. «Musikariek oso aktibo jotzen dute, eta batzuetan batetik bestera ere badabiltza», dio Tan Dunek, eta «naturarekin dantzan jardutea bezalakoa da» erantsi dio azalpenari Wang Beibei bakarlariak. Gainera, alde filosofikoari ateak ireki eta «uraren kontzertuak berpiztea iradokitzen du», esan digu artistak, Arriagara gerturatzeko gonbita egin aitzin: «Kontzertura datorrenak soinua ikusiko du eta koloreak entzungo ditu».

EGUNGO MUSIKAK

BBK-k antolatzen duen Egungo Musikak jaialdiaren barruan, eta hitzaldi teorikoak lantzen dituen Topaketak sailean, Tan Dunek bere sorkuntzari buruzko azalpenak emango ditu gaur, 17.00etan, Guggenheim Museoko auditoriumean.

Ryuichi Sakamoto «Playing the Piano» en el Kursaal

Por otra parte, siguiendo con la actualidad concertística de músicos orientales, el excelente pianista Ryuicyhi Sakamoto recalará hoy a las 20.00 en la Sala de Cámara del Kursaal donostiarra, para presentar su última referencia, «Playing the Piano».

Grabado en directo en Japón, el nuevo disco presenta 12 temas con Sakamoto solo al piano y recoge fascinantes interpretaciones de su repertorio más conocido. El disco incluye una edición especial en el que se incluye el disco «Out of noise», que mezcla con maestría lo acústico con lo electrónico. Mundialmente conocido por sus bandas sonoras, entre ellas, la de «El último emperador» y «El pequeño Buda», su carrera se ha caracterizado siempre por romper las barreras entre la música y la tecnología. Como es habitual en los conciertos de Sakamoto, habrá una cuidada puesta en escena, mediante un elaborado diseño de iluminación y un fuerte componente visual.

Las entradas para el concierto están a la venta a un precio de 30 euros. Los menores de 30 años, sin embargo, tienen la posibilidad de adquirirlas a 3 euros, treinta minutos antes del espectáculo.

GARA

Fitxa

Data: Etzi, azaroak 19.

Lekua: Arriaga antzokia (Bilbo).

Ordua: 20.00etan.

Sarrera: 7,20-30 euro bitartean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo