
Rodolphe Schnberg belgikarraren itsas gaiei buruzko grabatuen erakusketa
Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak Rodolphe Schnberg (1901-1944) artista belgikarrak itsasoarekin loturiko gaiei buruz egindako grabatuen erakusketa inauguratuko du gaur. Erakusketa 2010eko otsailaren 28ra arte bisitatu ahal izango da, eta aqua forte teknika erabiliz Zeelandako ibaiak -Herbehereak- eta inguruetako portu txikiak agertzen dituzten 43 grabatu biltzen ditu. Halaber, artista belgikarrak Britainia Handia, Danimarka eta Erdialdeko Amerikara egindako bidaietan inspiraturiko beste zenbait irudi ere biltzen ditu erakusketak.