Ipar Koreari eskua luzatu dio Obamak, eta Irani, berriz, mehatxu egin dio
Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente Barack Obamak Ipar Korearen programa nuklearraren gainean eztabaidaitzeko borondatea berretsi du Seulen, eta datorren hilean ordezkari bat bidaliko duela agindu dio Hego Koreako Lee Myung-Bak agintariari. Iranen kasuan, ordea, Washington eta haren aliatuek proposatutako programa atomikoari ezezkoa emateak ekar litzakeen ondorioez ohartarazi dute Mahmud Ahmadineyad presidentea.
GARA |
Asiatik egindako bisitaldiaren azken egunean, Ipar Korearen desnuklearizazioaren gaineko elkarrizketa egiteko borondatea baieztatu zuen atzo Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak, Barack Obamak. Iranekiko, aldiz, ez du jarrera bera hartu eta mehatxu argia igorri dio Teherani: Washington eta haren aliatuen programa nuklearraren proposamenari uko egiteak ekarriko lituzkeen «ondorioak» prestatzen ari direla.
Hego Koreako Lee Myung-Bak agintariarekin bildu zen atzo Obama, eta Ipar Korearen desnuklearizazioaren gai delikatua izan zuten hizpide.
«Abenduaren 8an Stephen Bosworth enbaxadorea bidaliko dugu Ipar Koreara, haiekin aurrez aurreko eztabaidari ekin diezaion», iragarri zuen Obamak.
Ez da lan makala Bosworthi egokitu zaiona: Piongiang konbentzitu behar du, bere desnuklearizazioa negoziatzeko sei herrialdek -AEBak, Errusia, Ipar eta Hego Korea, Txina eta Japonia- osatzen duten mahaira itzul dadin. Iragan apirilean altxatu zen Piongiang mahai hartatik, eta harrezkero etenda egon da negoziazioa.
Tentsio uneak
Joan den maiatzaren 25ean, gainera, tentsioak nabarmen egin zuen gora, Ipar Koreak bigarren saiakera nuklearra egin zuen-eta, Nazio Batuen Erakundearen (NBE) gaitzespena izan zuena. Saio horri, ondoren egindako beste misil batzuen jaurtiketa gehitu behar zaio.
Hala ere, urriaren hasieran, 2003 hasi zen elkarrizketa prozesuari berriro ere ekiteko borondatea erakutsi zuen Piongiangek, aldez aurreko baldintza batekin: AEBekin aldebiko eztabaida bat izatea.
«Ipar Korea nazioarteko komunitatearen baitan hobeto integratu dadin, zigorrak arintzeko eta kontu hauek modu baketsuan konpontzeko ateak irekita daude. Hala ere, hau guztia soilik Ipar Koreak desnuklearizazio programaren inguruan aurrerapauso nabarmenak emanez gero izango da posible», adierazi zuen Obamak.
Lee presidenteak Ipar Korearen desnuklearizazioa lortzeko esperantza agertu zuen, horretarako negoziazioa «luzea eta gogorra» izan arren. «Egunen batean hau [Ipar Korearen desnuklearizazioa] gauzatuko den uste osoa daukat», gaineratu zuen Hego Koreako agintariak.
Japonian hasi, eta Singapur zein Txina bisitatu ostean, Teherani mehatxu gogor eta zuzenak eginez eman dio amaiera AEBetako presidente Barack Obamak Asian zehar egindako birari.
Baieztatu zuenaren arabera, potentzia nagusiak programa nuklearraren proposamenari uko egiteak Irani ekarriko lizkiokeen «ondorioen» gainean eztabaidatzen ari dira. Era horretan, ziurtatu egin dute baztertu egin dutela zigorrak areagotzeko asmoa.
«Datozen asteotan, ezar litezkeen neurrien sorta bat aztertzen arituko gara, eta Irani gure asmoa zein den erakutsiko dio horrek», gaineratu zuen AEBetako agintariak.
Sei potentziek Irani eskatu diote gutxi aberastutako uranioa Errusiara bidal dezala, tratamendua bertan egin dezaten. Izan ere, horrela ziurtatuko litzateke Teheranek ez duela uranio aberastu hori arma nuklearrak egiteko erabiliko.
Hala eta guztiz ere, Iranek ez du oraindik erantzunik eman. Eztabaidatzeko prest agertu izan da, baina ez edozelako kontzesioak egiteko.
Mano tendida a la nueva gran potencia china, compromiso de Washington y Beijing para trabajar juntos... la visita de Obama, concebida como una operación de relaciones públicas, ha sido un triunfo para China.
No ha habido ningún acuerdo importante y en la mitad de los dossieres tratados las divergencias han quedado en evidencia.
El presidente de la todavía primera potencia mundial certificó la entronización de China como socio de igual a igual e hizo un gesto en dos sujetos innegociables para Beijing: Taiwán (reconoció la política de una sola China) y Tíbet («parte integrante del territorio chino»). Sin embargo, no obtuvo gesto de contrapartida alguno por parte de China, siquiera público.
Sobre el yuan, cuya tasa es juzgada anormalmente baja por EEUU, no ha cedido un ápice, y eso que la visita de Obama coincidió con la del patrón del FMI, Dominique Strauss-Kahn.
Sobre Irán, el presidente chino, Hu Jintao, insistió en privilegiar la negociación. Tampoco China se ha comprometido a nada en Afganistán y las buenas palabras sobre el compromiso frente al cambio climático no han sido más que eso, esta vez por ambas partes.
«A día de hoy, China está en una posición de fuerza», señala Jean-Pierre Cabestan, de la Hong Kong Baptist University, quien añade que no se sabe si EEUU habría logrado, en privado, algún compromiso chino sobre el dossier nuclear iraní. El tono conciliador y respetuoso de Obama en Beijing ha contrastado con el de sus antecesores. Lo que no quiere decir que las divergencias ideológicas entre ambos gigantes no sigan ahí. GARA