GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

AIZKORA I Euskal Herriko Txapelketa

Floren Nazabalek hasieratik gauzak garbi utzi nahi ditu

Bihar jokatuko da Lehen Mailako kanporaketa. Hamaika aizkolari lehiatuko dira, eta lehen seiak finalean sartuko dira, eta azkenekoa jaitsi egingo da.

p045_f02.jpg

Jon LEUNDA I

Hamaika aizkolari neurtuko dira bihar 17.30etik aurrera Asteasuko pilotalekuan. Bertan Lehen Mailako Euskal Herriko Txapelketako kanporaketa jokatuko da. Estreinako sei sailkatuek finala jokatzeko txartela lortuko dute, eta azkenak maila galduko du. Nazabal da irabazteko faboritoa.

Honako hauek arituko dira kanporaketan, nor baino nor: Nazabal, Txapartegi, Lopez, Azurmendi, Olasagasti, Vicente, Senosiain I.a, Senosiain II.a, Mujika, Otaegi eta Zubiaga. Aizkolari bakoitzak bi kana-erdiko, bi 60 ontzako eta bi oinbiko erdibitu beharko ditu, finaleko lanen erdia, alegia. Sarrerak 10 eurotan jarriko dituzte salgai.

Aurrez, eguerdian, eta Goizuetan, Euskal Herriko Hirugarren Mailako finala jokatuko dute. Horretarako hiru kanporaketa jokatuta daude, eta hango sei onenak izango dira honako saioan, hain zuzen ere, hauexek: Larretxea, Olano, Mugertza III.a, Kastro, Erdozia eta Aizpuru. Aizkolari bakoitzak hiru kana-erdiko eta bi oinbiko erdibitu beharko ditu, eta estreinako bi sailkatuek datorren urtean Bigarren Mailan aritzeko aukera izango dute. Kanporaketetako denborarik onena Mugertza II.arena izan zen, eta bigarren onena Erdoziarena izan zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo