GARA > Idatzia > Euskal Herria

Presoen egoeraz ohartarazi du Bidartek Beziers-en emandako elkarrizketan

p017_f02.jpg

GARA |

Hemeretzi urte espetxean pasatu ondoren, 2007ko otsailean aske gelditu zen Filipe Bidart, eta geroztik Okzitaniako Beziers herrian bizi da. Elkarrizketa egin dio bertan ``Argia'' aldizkariak. La Cimade, errefuxiatuen alde egiten duen elkartean, lan egiten du Filipe Bidartek. Berak azaltzen duenez, «jendea lagunduz nik ere nere burua lagundu dut». Neurri zorrotzak ezarri dizkioten arren, tartean Euskal Herrira etorri ezin izatea, «libro sentitzen naiz», esan du.

Bidarten hitzetan, oraingo baldintzak eta Iparretarrak erakundearen sorreran zeudenak arras ezberdinak dira, eta borroka armatua dagoeneko «ez da baitezpadakoa», baina «gure borrokak zerbait ekarri du», erantsi du.

Etorkizunari begira ez da ezkor azaldu, baina bere ustez, «Madrilek ez du deus jakin nahi, ez du ezer negoziatu behar». Bereziki kezkagarria egien zaio presoen egoera, eta galdera hau egin du: «Gure presoak libratzeko gai ez bagara, nola eraikiko dugu Euskal Herria?».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo