GARA > Idatzia > Euskal Herria

Etxebizitzaren prezioak beherakada izan eta gero, egonkortzeko joera hartu du Ipar Euskal Herrian

p020_f03_88x72.jpg

Idoia ERASO |

Etxebizitzaren merkatuaren egoeraren berri eman zuen atzo Baionan FNAIM higiezinen agentzien federazioak. Prezioek urtebetez behera egin ondoren, egonkortu egin direla baieztatu zuen federazioko presidente Andre Lacabek. Aldi berean, salerosketen kopurua asko murriztu dela ere nabarmendu zuten, azken garaian oso sal- menta gutxi izaten ari delarik. Baiona, Angelu eta Biarritzeko hiri elkargoan, esaterako, salerosketa eragiketek %35 egin dute behera.

Etxebizitzaren prezioak beherakada handiena izan duen eskualdea Zuberoa da, salmenta prezioak %30eraino egin baitu behera. FNAIM federazioak emandako datuei helduz, Hendaian ere nabarmena izan da beherakada, Hego Euskal Herriko erosleen eragiketak desagertzearen ondorioz. Itsasertzeko etxeen prezioak, halere, ez du batere behera egin.

Donibane Lohizunen ere prezioak lehengo horretan daude, itsasertz eta erdigunean, metro karratuak 5.000 euro balio dituelarik. Beste auzoetan, aldiz, %10eko beherakada izan dutela (3.500 euro, metro karratuko) azaldu zuen Vincent Poulou bertako etxe-saltzaileak. BAB hiri elkargoan, berriz, metro karratuaren salneurria 3.000 eurokoa da; eta Garazi eta Amikuzen 1.400 eta 1.500 euro ingurukoa.

AHTek Ipar Euskal Herriko merkatua aldatuko duela adierazi zuten agentzietako jabeek. Lapurdi Parisetik ordu gutxira ezarriko lukeen trenbide berriak Estatuaren iparraldeko erosleak erakarri eta gizartea eraldatuko duela gaineratu zuten.

Donibane-Lohizune

FNAIM federazioak Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan dauden profesionalen %90 ingurua bateratzen ditu. Azkenaldian beren lanbidean izan diren arazoak direla-eta, izen ona garbitzeko prestakuntza eta informazio bilkura egingo dute ostira- lean Donibane Lohizunen.

Krisia dela-eta, gero eta jende gehiagok ditu arazoak etxeetako administrazioa daramaten profesionalak ordaintzeko. Duela hamar urte %2k zituen arazoak; orain, ordea, %20ri behar zaio ordainketa oroitarazi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo