GARA > Idatzia > Kultura

JAIALDIA

Nazioarteko VIII. Trikitixa Jaialdia gaur ospatuko da Donostian

Munduko eta Euskal Herriko soinujoleak elkarrekin ikusteko aukera izango da gaur 19.00etatik aurrera Donostiako Victoria Eugenia antzokian. Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren zortzigarren edizioak kanpokoen jotzeko molde ezberdinak ezagutzeko aukera eskainiko du, eta aldi berean, Euskal Herriko soinu-joleen artetik hainbat proposamen berri entzutekoa. Aurtengo jaialdiak, gainera, garaian garaiko teknologia berriek soinujoleengan izan duten eragina islatuko du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo