GARA > Idatzia > Euskal Herria

Elizalde, Hendaiako hautetsi independentista, atxilotu du Polizia frantsesak

Laurence Le Vert Pariseko epailearen aginduz, Polizia frantsesak Iker Elizalde atxilotu zuen atzo goizean, Hendaiako bere etxean. Hautetsi independentista Baionako komisariara eraman zuten.
p016_f0136449.jpg

GARA | HENDAIA

Atzo goizean, Iker Elizalde Hendaiako hautetsi independentista atxilotu zuen Polizia frantsesak bere etxean. Operazioa Laurence Le Vert epailearen aginduz egin zuen Poliziak. Atxilotu ondoren, Baionako komisariara eraman zuten.

Hasiera batean, atxiloketa hau Segi gazte erakundearen aurka atzo goizean izandako polizia operazio zabalarekin lotuta zegoela zabaldu zuten hainbat hedabidek, baina amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi zuen ez zuela zerikusirik Polizia espainolak eta Guardia Zibilak egindako atxiloketekin. Hainbat iturrik jakitera eman zuenez, 2000. urteko atxilotze agindu baten ondorioa izan zen hautetsiaren atxiloketa. Orduan, ETArekin lotura izateagatik epaitu zuten Parisen.

2008an Biharko Hendaia hautagaitza abertzalearen zerrendaburu izan zen Elizalde Udal Hauteskundeetarako. Orduz geroztik Udaleko zinegotzia da. Elizalderen atxiloketa salatzeko, baita Fernando Grande Marlaska epailearen agindupean egindako gainerako atxiloketak salatzeko ere, dozenaka lagunek elkarretaratzea egin zuten atzo, 19.00etan, Hendaiako Gazteluzaharreko bidegurutzean, Askatasunak deituta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo