GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Amiantoaren itzal luzeak harrapatutako langileen borroka luze eta latza

Gaixotasun profesionalak aitortzea urte luzeetako borroka izan da, oraindik ere badirauen borroka. Amiantoaren itzal luzeak, esate baterako, pixkanaka baina etengabe hiltzen ditu langileak. Atzo jakinarazi zutenez, Luis Guerra Santamaria galdaragile ohia hil zen, bere lanpostuan urteetan amiantoaren eragina jasan izanaren ondorioz. Baina gaixotasun profesionalak jasaten dituzten langileek, gainera, borroka luze eta latza dute beren gaixotasuna aitor diezaieten. BBVAko argiketari ohi baten kasua da. Osalan-ek baieztatu berri duenez, langile horri amiantoarekin kontaktuan lan egin izanak eragin zion minbizia eta, CCOO sindikatuaren bidez jarri zuen salaketaren ondorioz, gaur BBVAren zuzendaritzak Lan-ikuskaritzaren aurrean deklaratu beharko du. Duela zenbait urte, Lan-ikuskaritzak jakinarazi zuenez, argiketari horrek lan egiten zuen BBVAren egoitzan amiantoa zegoen, eta amiantoa kentzeari ekin zioten, baina langileak babesteko neurririk hartu gabe eta gaur arte langileei osasun kontrolik egin gabe. Izan ere, ez da gauza bera lege batek dioena eta lege hori betetzea. Ez da gauza bera gaixotasunei aurre egiteko neurriak abian jarri behar izatea eta neurri horiek abian jartzea.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo