GARA > Idatzia > Kirolak> Bilbao Basket

ACB Liga Bizkaia Bilbao basket

Norbere mailako aurkariei irabaziz

Tuckerrekiko defentsak eta hirukoetan lorturiko emaitzak eman zien bilbotarrei Badalonako taldearen aurkako lehen garaipena etxean.

p043_f01_097x184.jpg

 

BIZKAIA BILBAO BASKET 82

DKV JOVENTUT 66

Arnaitz GORRITI

Bazen garaia! Seigarren ahaleginean lortu du Bilbao Basketek Joventuten aurka etxean garaile ateratzea. Garaipena lortu ez ezik, denboraldiko partidarik biribilena ere sinatu zuen Txus Vidorretaren taldeak, nahiz eta oraindik irregulartasunetik ihes egin ezinik jarraitzen duen.

Hala ere, atzoko gauzarik garrantzitsuena hauxe izan zen: aspaldiko partez bilbotarrek beren mailako aurkari bati irabazi ziotela. Orain arte, arerio eskasagoen aurka baino ez zuen lortzen garaipena, baina etsai garrantzitsuagoen aurrean burua makurtu ohi zuen. Atzo goitik behera apurtu zen joera hori, ongi merezita apurtu ere.

Izan ere, kataluniarrek baino gogo handiagoz ekin baitzioten partidari etxekoek. Alde batetik, Javi Rodriguezek eta Banicek elkar bikain aurkitu zuten. Hala, hegal-pibot kroaziarrak taldearen aurreneko 14 puntuetatik 10 saskiratu zituen. Bestetik, defentsa lan ikaragarria ere egin zuten Vidorretarenek partida hastapenean. Sito Alonso Joventuteko entrenatzaileak lau «txiki» kantxaratu zituen hasieratik, kanpoko jaurtiketen bidez garaipena lortu nahian. Bada, ongi itxi zuten bide hori beltzezko gizonek. Clay Tucker batik bat, oso ongi lotu zuten. Seibutisek zaindu zuen lehenbizi eta Conleyk ondoren. Biek ala biek denboraldiko partidarik bikainena burutu zuten -Conleyrena ACB Ligan jokatzen duen azkena izan liteke, izan ere, baliteke Warren Illunbeko derbian jokatzeko prest egotea- eta, ondorioz, kanpotarrek beren erasoko erreferentziak barruan bilatu behar izan zituzten; Norel eta Bueno izan ziren hasierako 20 minutuetan kataluniarren erasoko zama eraman zutena, Tripkovicek faltekin arazoak zituen-eta. Bizkaitarrek alde nabarmena zuten atsedenaldian: 39-28.

Hiruko zaparrada

Tripkovic eta Eyenga gaztearen eskutik, ordea, markagailuari buelta emateko gai izan zen DKV Joventut, 2-15eko partzial baten ostean. Salgadok eta Blumsek ez zuten Javi Rodriguezen maila ematen eta bazirudien nekez jarriko zirela bilbotarrak berriro aurretik.

Baina ez zen hala izan. Mumbruk eta Conleyk partida behin betiko lehertu zuten hiruko marratik. Bien artean 9 hiruko saskiratu zituzten eta markagailua 54-51 erakustetik 64-51 erakustera pasa zen, defentsa ere asko hobetu zutelako etxekoek. Partidak errematea behar zuen eta Salgado eta Moisoren arteko jokaldiek eman zioten. Festa izan zen Bizkaia Arenan amaieran.

dkv joventut
bizkaia bilbao basket
Mumbru

Chris Warren falta delarik, Alex Mumbru da Bizkaia Bilbao Basketeko buruzagi. Atzo 26 puntu saskiratu zituen, tartean sei hiruko, eta Tripkovic faltaz josi zuen. Errebotean ere bere lana bete zuen, bost eskuratu zituen-eta hegalekoak.

Seibutisen lana

Lituaniarra gizon saiatua da beti, baina aspaldion ez du zorte handirik. Atzo, alabaina, Tucker-i egundoko defentsa egin zion eta, aurreneko zatian batez ere; erasoan ere zorrotz aritu zen, hala jaurtiketan nola barneraldietan.

Joan Plaza se reivindica con su trabajo en Sevilla

Ganar seis partidos de forma consecutiva nunca es fácil, salvo que el equipo vencedor sea uno de los que aspira a ganarlo todo. No es así en el caso del Cajasol de Sevilla, conjunto que en los últimos años se ha gastado auténticos dinerales para, al final, sufrir para no descender.

Pero la llegada de Joan Plaza al banquillo hispalense le ha cambiado la cara al cuadro andaluz. Y eso que empezó perdiendo los cuatro primeros partidos, pero día de hoy, con seis triunfos, el conjunto sevillano está clavado en el corazón de la parte noble de la clasificación, en quinta plaza para ser exactos, tras su triunfo en Fuenlabrada por 70-82.

Los de Plaza supieron administrar en la segunda parte su gran primera mitad, en el que el ex fuenlabreño Andrés Miso dio todo un recital de puntos y asistencias. De esta guisa, y con cuatro jugadores con más de diez puntos en su casillero, los de Plaza aguantaron con solvencia las embestidas locales dirigidas por el uruguayo Batista, cuyos 19 puntos y 10 rebotes no sirvieron para ganar.

Mientras, el Real Madrid permanece invicto después de deshacerse por 86-69 del Granada. Los hombres de Ettore Messina pegaron el hachazo definitivo en el tercer parcial, en el que tiraron de fondo de armario -Hansen, que hasta la fecha no había brillado, fue el máximo anotador con 18 puntos, secundado por los 15 de los lituanos Lavrinovic y Kaukenas- para escaparse de un cuadro nazarí donde únicamente destacó el pívot Richard Hendrix con 21 tantos. El Barcelona sigue la estela madridista tras derrotar por un pírrico 57-63 al Unicaja en Málaga, gracias a los 18 puntos de Juan Carlos Navarro.

En lo que a la jornada dominical respecta, destaca la paliza del Meridiano Alicante ante el Gran Canaria. Los hombres de Óscar Quintana machacaron a los isleños por un apabullante 74-50, con el navarro Txemi Urtasun como principal ejecutor con 16 puntos. Sólo Carroll, con 22 puntos, se salvó de la quema entre los de Pedro Martínez.

Por su parte, Valencia Basket y Estudiantes lograron sendas trabajadas victorias a domicilio frente a Obradoiro y Murcia respectivamente. En tierras gallegas, los de Neven Spahija se apoyaron en la fenomenal actuación de un Rafa Martínez que sumó su segundo MVP de la temporada con 28 puntos y una valoración de 36. Mientras, los 27 puntos de Blake Ahearn y los 25 de «Pancho» Jasen daban a Estudiantes su cuarto triunfo tras diez partidos.

A. G.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo