GARA > Idatzia > Euskal Herria

AHT-ren balizko ibilbidea mendebaldera hurbiltzeko hautua egin du RFFk

GARA |

Astelehenean Ipar Euskal Herriko hautetsien eta Frantziako Trenbide Sarearen (RFF) arteko bilkura izan zen Baionako suprefeturan. Bertan ezagutzera eman zenez, aurretik aurkezturiko ibilbideen artean mendebaldeko bideak lehenetsi ditu RFFk. Bai Uztaritze bai Azkaine inguruan kostaldetik hurbilago dagoen tartea gailenduko da eta, horrenbestez, trenbidea ez da Larrundik igaroko.

Daniel Poulou UMPeko diputatu eta Urruñako auzapez ohia lehen aldiz trenbide berriaren alde agertu da. Bere eskualdeko hautetsien iritzien kontra, Poulouk «Greneten iritziarekin bat» egiten duela adierazi du. Jean Grenet, Baionako auzapeza eta BABko hiri elkargoko presidentea, betidanik linea berriaren alde agertu da.

AHT Elorrion

Sustapen Ministerioa Elorrion egitekoa zen desjabetze akten sinatzea ezin izan da egin, alkatea ez baita hitzordura agertu. AHTren kontrako protesta egin zuten udaletxearen aurrean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo