GARA > Idatzia > Kirolak> Baskonia

Euroliga

Ez da erraza izango, Baskonia edo Lottomatica, okerrago zein dagoen igartzea

CAJA LABORAL-LOTTOMATICA

A. G.

Bolada txarrean harrapatuko ditu gaurko partidak; ez da erraza izango Caja Laboral Baskonia edo Lottomatica Erromaren artean egoera okerrenean zein dagoen igartzea. Neurketako irabazleak, bere baldarrean, arnasa hartzea izango du behinik behin.

Makina bat jokalari faltako zaizkio berriro Caja Laboral Baskoniari. Ohiko Herrmann, Huertas eta Olesonez gain, Eliyahu ez da jokatzeko moduan izango, nahiz eta aulkian izango duen Ivanovicek. Teletovicek, berriz, Manresaren aurka orkatila okertu bazuen ere, jokatuko du, oinazeak oinaze.

Hala ere, prest daudenei bakarrik egiten die so Ivanovicek. «Errealista eta aldi berean baikor izateko unean gaude. Jokatzeko moduan ez daudenei ezin diegu ezer eskatu, sano daudenei baizik. Nire ustez, gure benetako arazoa erregulartasun falta da. Oro har, esango nuke gure jokoa apur bat hobetu dugula, baina hobekuntza hori 40 minututara luzatu behar da».

Lottomaticaren krisia

Aurkaria ere ez dabil fin eta ez du Baskoniari 12 puntugatik irabazi zion haren antz handirik. Ligako azken bi partidak galdu ditu eta Euroligan Union Olimpijaren aurka porrot latza jasan zuen. Gigli zalantza izango da azken ordura arte.

Hala ere, talde italiarrari «arriskutsu» deritzo Ivanovicek. «Kalitatea duten taldeek lehenago edo geroago gora egiten dute. Kontuz».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo