GARA > Idatzia > Ekonomia

Jaso enpresako langileek kaleratzeak baztertu eta irtenbidea exijitu dute

p021_f01_088x072.jpg


Amaia ZURUTUZA | DONOSTIA

Jaso Idiazabal eta Gruas de Obras enpresako langileek greba eguna izan zuten atzokoa, eta Donostian izan ziren zuzendaritzak 161 langile kaleratzeko aurkeztutako txostenaren aurka protesta egiteko. Lan Ordezkaritzaren aurrean elkarretaratzea egin zuten lehenik, eta Gipuzkoako Aldundiaren parean izan ziren ondoren. Zuzendaritzak Madrilgo Lan Ordezkaritzan aurkeztu du txostena, eta enpresa batzordeak hasieratik exijitu du Gipuzkoako Lan Ordezkaritzak auzia bere gain har dezala, 161 kaleratzeetatik 123 Goierriko lantegietan egin nahi baitituzte. Era berean, kaleratzeagatiko kalte ordaina, gutxienez, Gipuzkoako lan hitzarmenak zehazten duena izan dadila exijitzen dute.

Mobilizazioak egiten jarraituko dute langileek, eta besteak beste, abenduaren 10 eta 16rako greba deialdia egin dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo