GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

Atentatua Muqdishon

Hiru ministro hil dituzte Somaliako Gobernuaren aurkako ekintza batean

Emakumez jantzitako gizon batek bere burua leherrarazi zuen Muqdishoko Shamo hotelean, Medikuntzako ikasleen graduazio festan. Hogei pertsonatik gora hil ziren, horien artean, hiru ministro: Goi Mailako Hezkuntzako Ibrahim Hasan Addow, Hezkuntzako Mohammed Abdulhai Waayel eta Osasun ministro Qamar Aden Ali. Laugarren bat, Kiroletakoa, Suleyman Olad Roble, larri zauritu zen. Atentatua al-Shabaab taldeak egina izan daitekeen susmoa dute.

p002_f02_198x140.jpg

GARA | MUQDISHO

«Gertatutakoa hondamendia da nazioarentzat», esan zuen Informazio ministro Dahir Mohamud Gellek. Azaldu zuenaren arabera, emakumez jantzitako gizon batek Muqdishoko Shamo hotelean sartzea lortu zuen. Bertan Benadir Unibertsitateko Medikuntzako ikasleen graduazio festa ospatzen ari ziren Gobernuko bost ministro han zeudela.

2002an zabaldu zituen ateak Unibertsitateak gerra zibilean hildako medikuak edo herrialdetik joandakoak ordezkatzeko lizentziatuak lortzeko helburuarekin. Ikasketak amaitzen zituen bigarren taldea zen atzokoa. Atentatuan Medikuntza Fakultateko dekanoa, Mohamed Adan Shahid, ere hil zen.

Lekukoek aditzera eman zutenez, horiek ziren atentatuaren jomuga. «Emakumeek janzten dituzten zapatak eta zapia zeramatzan egileak», gaineratu zuen Gellek. Antza, horrela lortu zuen segurtasun neurriak gainditzea. Hoteleko langile batek, ordea, ikasle batek soinean zeramatzan lehergailuak zartarazi zituela esan zuen.

Graduazio festaren kronika egiten ari ziren kazetariek eztanda handia entzun eta sabaitik kea ateratzen ikusi zutela adierazi zuten. Ehunka pertsona zeuden bertan, horien artean 43 ikasle, hedabideetako langileak eta bost ministro.

«Diplomak banatu behar zituzten gela aurrean geunden zain eta bat-batean izugarrizko leherketa entzun genuenean. Nire burua lurrean ikusi nuen, oihu eta ke artean. Kamera berreskuratzera joan nintzen eta orduan hiru ministroen gorpuak ikusi nituen», azaldu zuen AFPko Mohamed Dahir argazkilariak. Zauri arinak izan zituen. Harekin batera zeuden bi kazetari -Somaliako Shabelle irratiko berriemaile Mohamed Amin Aden eta Dubain egoitza duen Al Arabiya telebista kateko kameralaria, baita Efe albiste-agentziaren kolaboratzaile Hasan Subeyr Haji ere- hil ziren.

«Ezin dut ikusitakoa eta sentitu dudana hitzekin azaldu. Gelan eserita nengoen ikasleei eta ministroei entzuten. Une batetik bestera dena odolez beteta zegoen. Subeyr kidearen gorpua hartu behar izan dut», gogora ekarri zuen Badri Media Production-eko kazetari Aideed Abdiek.

«Leherketa aldez aurretik prestatua zegoen eta ministroen kontra zuzenduta zegoen. Horiek sartu zirenean gertatu zen-eta», nabarmendu zuen.

Gobernuak Muqdishoko eremu txiki bat besterik ez du kontrolpean. Gainontzekoa milizien esku dago. Shamo hotela hiriburuko etorbide garrantzitsuenetariko batean dago. Oraindik ere Somaliara joaten diren kazetariak, diplomatikoak eta giza-laguntzako langileak bertan hartzen dute ostatu. Hoteletik gertu lehendakariaren jauregia eta aireportu internazionala daude.

Atentatuaren egilea al-Shabaab talde islamista izan litekeela adierazi zuten segurtasun iturriek. Aurtengo ekainaren 18an, Somaliako Barne Segurtasuneko ministroa, Omar Hashi Aden koronela, eta beste 30 pertsona hil zituzten Baladwayneko herrian.

Somaliak urte luzeak daramatza Gobernu iraunkorrik izan gabe. Egun duena Kenyan osatu zuten Nazio Batuen sostenguarekin. Hasiera batean Baidoan ezarri zuten, baina Ameriketako Estatu Batuen presiopean Muqdishora eraman zuten Etiopiako soldaduek. Somaliatik alde egitean, Afrikako Batasuneko soldaduek hartu zuten utzitako lekua.

Horien buru Wafula Wamunyinik gogor gaitzetsi zuen atentatua. Bere hitzetan, Gobernua «kikildu nahi dute. Xantaia besterik ez da. Dena den, argi utzi nahi dugu gure misioarekin jarraituko dugula».

Europar Batasuneko Kanpo Politikarako goi arduradunak ere, Catherine Astonek, EBren «sostengu osoa» helarazi zion Somaliako Gobernuari.

Al Shabab, la milicia surgida de los Tribunales Islámicos

El presidente somalí, le jeque Sharif Sheikh Ahmed, pidió la ayuda urgente del resto de países para afrontar la grave inestabilidad que vive el país. «Ha llegado el momento de que la comunidad internacional acuda en nuestra ayuda y nos respalde, pues de otra manera los terroristas y los combatientes extranjeros se apoderarán de Somalia», declaró tras condenar el atentado de ayer.

Aunque las milicias de al Shabab no los asumieron de manera oficial, un alto mando de este grupo identificado como Abdi Qalow admitió la autoría en declaraciones a la agencia Efe. «Hemos sido nosotros y el objetivo era matar a los ministros, porque sirven a los intereses de los invasores cristianos», manifestó.

Al Shabab significa «juventud» en árabe. Es el grupo con mayor número de milicianos entre las muchas milicias y clanes que hay desperdigados por Somalia en contra del Gobierno. En un principio representó el ala militar de la Unión de Tribunales Islámicos, que controlaron gran parte del centro y el sur del país a finales de 2006. Sin embargo, fueron expulsados por las tropas de Etiopía, que acudieron en apoyo del Gobierno diseñado bajo supervisión de la ONU en Kenia.

El ex líder de la Unión de Tribunales Islámicos Sharif Ahmed fue nombrado nuevo presidente, lo que no le perdonaron sus antiguos compañeros, que le acusaron de «vender su propia religión».

El actual líder de la milicia islámica es Muktar Ali Robow, más conocido como Abu Mansoor. Bajo el mandato de los Tribunales Islámicos, fue viceministro de Defensa.

Al principio, al Shabab luchó contra los pistoleros y autores de secuestros que asolaban la capital, pero desde que Sharif tomó el poder, sus acciones han estado sistemáticamente dirigidas contra el Gobierno y las tropas de Unión Africana, que sustituyeron a las etíopes. Si bien no abunda la información sobre esta milicia, se presume que está muy bien organizada, con una estructura jerarquizada. Uno de sus objetivos es implementar la ley islámica.

Estados Unidos la incluyó en su lista de «organizaciones terroristas» y sostiene que tiene vínculos con al Qaeda. Afirma además que entre sus filas hay milicianos de otros países.

Somalia es un territorio sin ley en el que muy pocos se atreven a entrar. Los únicos que lo hacen son periodistas y trabajadores humanitarios, que a menudo se tienen que enfrentar a al Shabab. En una conversación con periodistas de la BBC que se adentraron en las zonas controlada por la milicia, la responsable del Programa Mundial de Alimentos, Denise Brown, subraya que «tienen cierto nivel de pragmatismo. Reconoce que la ayuda humanitaria es necesaria. No negociamos con ellos, más bien conversamos». GARA

laguntza eske

Somalia azken 18 urteetako «krisi humanitario larriena» pairatzen ari da. Ondorioak arintzeko Gai humanitarioak koordinatzen dituen Nazio Batuen agentziak 689 milioi dolar eskatu ditu. «Laguntza iristen ez bada, somaliarren bizitza arriskuan egongo da».

erreskatearen bai

Estatu espainoleko hiritarren %53 behar izatekotan piratei erreskatea ordaintzearen alde daude. Beraien ustean, «Alakrana»ren antzeko bahiketa bat gertatzen bada, egokiena negoziatzea da. Hala adierazi du Elcano Erret Institutuaren inkesta batek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo