GARA > Idatzia > Euskal Herria

Presoen egoera larria amai dadin, eskaria egin dio Etxeratek Arartekoari

Etxerateko ordezkaritza, atzo, EAEko Iñigo Lamarka Arartekoarekin bildu zen Donostian. Bileran, presoek espetxeetan bizi duten egoera amai dadin bere esku dagoen guztia egin dezan eskatu zioten presoen eskubideen aldeko elkarteko kideek.

p013_f02_098x072.jpg

GARA

Euskal preso politikoek espetxeetan bizi duten egoeraren berri eman, eta horren gaineko salaketa egiteko asmoz, atzo, Etxerateko ordezkariak EAEko Ararteko Iñigo Lamarkarekin elkartu zen Donostian. Hala, euren senitartekoek bizi duten errepresio eta mesprezu egoera amaitzeko beharrezko diren izapideak egiteko eskatu zioten arartekoari.

Etxerateko Esther Agirre, Itziar Goienetxea, Mattin Troitiño eta Elias Miner izan ziren «herritarren eskubideen babeslearekin» bildu zirenak. Presoen eskubideen elkartekoek GARAri jakinarazi ziotenez, eskari zehatzak egin zizkioten, beti ere espetxean direnen eta haien senideen baldintzak hobetze aldera. Hala ere, Arartekoarengandik jasotako erantzunaren berri datozen egunotan emango dutela adierazi zuten.

Ekintza honen bidez, beste behin ere, Etxeratekoek euskal preso politikoen egoera «krudelari» amaiera emateko eskatu zuten. Bereziki, azken hilabeteotan espetxeetara bisita egitera joandakoei egin dizkieten miaketak salatu dituzte presoen aldeko elkarteko kideek. Hala, miaketak egiteari uko egiteagatik edo presoen itxialdiengatik azken asteotan bisita asko bertan behera geratu direla ere gogora ekarri zuten.

eskaria

Presoek sufritzen duten egoerari amaiera emateko bere esku dagoen guztia egin dezan eskatu zioten Iñigo Lamarka Arartekoari Etxerateko ordezkariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo