GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

IKUSKIZUNA

Miren Urbieta donostiarrak antzeztuko du Guridiren «El Caserío» zarzuela

Jesus Guridiren lanarekin «beti arrakasta» lortu dutela aitortu zuten elkartetik, nahiz eta aldi bakoitzean aurrekoaren bertsio ezberdina egiten saiatzen direla iragarri. Azken honetarako Miren Urbieta soprano donostiarra hautatu dute, Musikenen amaitu berri baititu musika ikasketak. Urbietak aurten bereganatu du Nazioarteko Luis Mariano X. Kantu Lehiaketa, eta honakoa bere estreinako zarzuela izango den arren, lehenago ere parte hartu du beste emanaldietan. Berarekin batera beste hainbat gaztek ere parte hartuko dute, antolatzaileen hitzetan, «ikusle gaztea erakartzeko asmoz».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo