GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Top 14

Suspertzen hasteko zelai ona da Albirena

Sailkapeneko azkenaren aurka jokatuko du bihar Biarritzek, A gripeak uzten badu. Avironek, aldiz, Stade Françaisen aurka aritu beharko du gaur Parisen.

p038_f01.jpg

Jon LEUNDA

Erreakzionatzen hasteko aurkaririk aproposena izango du Biarritzek bihar, izan ere sailkapeneko azken taldearen zelaian jokatuko du, Albin. Avironek, ordea, aurkari gogorra izango du, Parisen arituko baita Staderen aurka, nahiz eta hauek ere ez dauden unerik onenean.

Gaur, 16.30etik aurrera jokatuko du Avironek, Stade Françaisen zelaian. Baionarrentzat partida garrantzitsua da, eta punturen bat batzea bera ere ez da erraza izango. Hori bai, Parisekoak ere ez daude unerik onenean, eta hauek ere lehen lauretatik nahiko atzera daude, eta gaur garaipena lortzea ezinbestekoa da. Baionarren artean, Gower, Perugini, Fall baja izango dira.

Biarritzek, berriz, bihar 15.00etan jokatuko du Albiren zelaian, azkeneko sailkatuaren zelaian, betiere A gripeak uzten badu. Albiko jokalari bat baino gehiago dago gaixotasun horrek jota, baina gauzak okertu ezean norgehiagoka bihar izango dela baieztatu zuen Federazioak.

Asteazkenean etxean galdu ostean, eta finalerdietako postuak zazpi puntura geratu ostean, zuri-gorriek ezin dute huts bakar bat gehiago egin. Orain arte bi partida besterik ez dute irabazi, eta galanta izango litzateke Biarritz ere mendean hartzea.

Jean Michel Gonzalezen mutilak bolada txarrean daude, eta berriro ere bide onera itzultzeko ederra izango litzateke garaipena lortzea. Hamabostekoa baieztatu ez arren, aldaketak egingo ditu Gonzalezek.

Ohorezko Maila

Ohorezko Mailan, euskal taldeek aurkari zailak izango dituzte, eta hirurak behar dituzte puntuak, nahiz eta Pegamo Bera Bera den premiarik handiena duena. Donostiarrak jaitsierako postuetan daude, eta salbazioa gero eta urrunago dauka. Horri buelta emateko, ez dute lan erraza izango, El Salvador handiaren zelaian arituko baitira bihar 12.30etik aurrera.

Ampo Ordizia horiek baino hobeto dago, baina berak ere puntuak behar ditu zuloko postuak saihesten joateko. Bihar 12.00etatik aurrera Quesos Entrepinares hartuko du.

Gernika Bizkaia da ongien dagoen euskal taldea, eta La Vila hartuko du. Honek berak kanporatu ditu Kopatik bizkaitarrak. Norgehiagoka hau bihar jokatuko da 12.00etatik aurrera Urbietako zelaia.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo