GARA > Idatzia > Kultura

Durangoko Azoka

Bilboko Guggenheim museoa zabalik egongo da datorren astelehenean

Guggenheim Bilbao museoa zabalik egongo da datorren astelehenean, jaieguna izango baita askorentzat. Hala, zubi honetan kultur bidaia egin nahi dutenek Bilboko museoa bisitatzeko aukera izango dute, pinakotekako arduradunek adierazi dutenez. Orain, «Frank Lloyd Wright» aldi baterako erakusketa dago ikusgai museoan. Iberdrolak babesten duen erakusketa hori arkitekto estatubatuarrari buruz Europan inoiz osatutako «aurkezpen zabalen eta sakonena» da, eta azaltzen du sortzaileak «barnetik kanpora» diseinatzean espazioaren kontzeptua zer-nola aldatu zuen. Dena den, ez da ikusgai dagoen erakusketa bakarra. Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren esku dagoen Bilboko Artelan Berreginen Museoa zabalik egongo da zubi honetan. Garai guztietako eskulturako maisulan handien erreplika zehatzak aurki daitezke museoan baita ere joan den irailean zabaldu zen «Noren esku? Giza eskubideak historian» aldi baterako erakusketa ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo