GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Josu Torre (2009/12/14)

Frontanyà

Lagin edo mostrarako botoi bakarra aski bada argi daukagu. Kataluniako Sant Jaume de Frontaniàn 21 lagunek dute bozkarako eskubidea, 19k baietza eman dute, batak ezetza eta bi abstenitu egin dira. Galdera, independentzia, burujabetza, Espaniatik bereizte nahia edo ez izan da. Emaitzak hoiek. Sinbolikoa, politikan jardutzeko balio gabea dela esaka eta esaka dabiltza baina zenbaki edo porzentaia hoiek ikusteak batan eta bestean pentsaraziko du behintzat. Ez du balio itsu edo gorrarena egiteak. Aginterako ez bada ere populazioaren iritzia jakiteko hor dira datuak eta zenbat eta kasu gutxio egin hoiei hainbat eta konfiadantza gehiago galduko agitariengan.

(...) Emaitzetatik haratago, Euskal Herrian bozka eskatze hutsa ahal izateak inbidia punttu bat ematen dit eta berehala, sortze beretik gorrotoa diodan, Partiduen Legea kontuan hartuko genuen edo ez pentsatu. «Legez kanpo» edo «ondoriorik gabe» bada ere bozka egitea litzake zuzenena. Onerako eta txarrerako nun gauden, zertan garan jakiteko. Datu hipotetiko hoietaz baliatzen direlako alderdi denak diskurtsoetatik haratako politika praktikan jartzeko orduan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo