Debako dantzari txuri-gorriek San Roke dantzaren DVDaren aurkezpena apaindu dute
GARA |
Debako herriak aspaldi itxarondako momentua bizitzeko aukera izan zuen atzokoan, urtetako lanaren ondoren atzo aurkeztu baitzen San Roke dantzaren DVDa. Debako dantza autoktonoa da, urtean bitan egiten dena; San Roke festetan abuztuak 16an eta Debarren Egunean maiatzaren hirugarren asteburuan.
«Duela hiru urte, San Roke Dantza gal ez dadin DVD bat egin behar zela bururatu zitzaigun eta azkenean hemen dugu bide luze honetan eginiko lana», azaldu zuen ekimen honen bultzatzailea den Aitor Gonzalezek. Atzokoan egun osoko ospakizuna bizi izan zen. Goizetik dantzari txuri-gorriek herria apaindu zuten. Dantza sokak, soka berdinean aitona, semeak eta bilobak biltzen direla agerian utzi zuen. Gehien itxaroten zen unea klaustroan bizi izan zen. Juan Antonio Urbeltzek DVDa aurkeztu ondoren, 21 minutu proiektatu zituzten, diskoak eduki gehiago ere badituen arren. Ondoren, bazkari herrikoia eta dantza ordu luzeak iritsi ziren.