GARA > Idatzia > Kirolak> Real Unión

Bigarren maila

Brindisean eskatutako gurarirako lehen urratsa

Garaipen batekin eman nahi diote hasiera urteari irundarrek jaitsiera postuetatik irteteko. Salamancak aldaketak egingo ditu hamaikakoan, jokalari teknikoak aulkian utzi eta futbol fisikoagoa egiteko.

p034_f01_97x124.jpg

REAL UNIÓN-SALAMANCA

Imanol CARRILLO

Jende asko oraindik urte berria ospatzen ari bada ere, edo behintzat aurreko eguneko ajea pasatzen, futbolak jardunaldi berria dakar 2010ari hasiera emateko. Beraz, Ligak astebeteko geldiunea egin ondoren, futbolzale amorratuenek ez dute aitzakiarik aspertzen jarraitzeko.

«Urte berri, asmo berri» dio esaera zaharrak eta Real Unioneko jokalariek horri jaramon egin beharko diote bai bihotzarekin, bai eta buruarekin ere. Horretarako, urte berriak emaitza hobeak eskuratzeko balioko dielakoan egin zuten brindisa ziur aski Gabon zaharrean.

Atzean utzi dugun urtea bikaina izan da Iñaki Alonsoren taldearentzat. Bigarren B Mailatik zilarrezkora igotzea oso zaila izateaz gain, irundarrek Real Madril Kopatik kanpo utzi zuten denboraldi berean, taldearen historiako garairik onenak gogora ekarriz.

Hala eta guztiz ere, gipuzkoarren aro berrian, maila berrira ohitzea oso korapilatsu bihurtzen ari da. Jokatzeko erak, esperientzia handiko taldeek edota zorteak zenbait neurketetan jaitsiera postuetan utzi dute Real Union.

Argi dago, beraz, zein izango den urte berriari eskatu dioten guraria: Bigarren Mailan mantentzea, denboraldi hasierako helburu nagusia.

Horretarako, taldeko zuzendaritzak bulegoko lanari ekin zion behin astebeteko geldiunea iritsi zenean. Alonsok aurrelari bat eskatu zuen taldearen gol eskasiari aurre egiteko. Eskatu eta eskuratu. Durangoko entrenatzaileak bere lehenengo pieza erdietsi zuen Goran Maric aurrelari serbiarraren fitxaketarekin. Gaur, gainera, lehen minutuak joka litzake Real Unionekin.

Atzelari bat ere eskatu zuen bizkaitarrak neguko merkaturako, baina bere bigarren oparia ez da oraindik iritsi.

Salamanca, beldurrez

Unionek hainbat garaipen lortu beharko lituzke jarraian sailkapeneko beheko postuetatik alde egiteko eta bere egoera gehiago ez zailtzeko. Ez du arerio erraza izango. Salamanca mailako talde indartsuenetakotzat dute askok, eta ez da gutxiagorako. Juan Carlos Oliva entrenatzailearen taldea zazpigarren postuan kokaturik dago, Lehen Mailara igotzeko daudenetatik hiru puntura.

Kirol honetan ontzat edo positibotzat hartzen den zerbait etxean jolastearena da. Eta alderdi horretan asko irabazita izan lezake Real Unionek, izan ere, iragan urriaren 17tik ez baitu Galen galdu. Villarreal B taldearen kontra izan zen (0-1).

Gipuzkoarren hasierako hamaikakoan aurpegi berriak izan litezke. Azken partidan txartel gorria ikusi zuen Gurrutxagaren tokia har lezake Gabarainek. Atean, berriz, Oterminek min hartuta dagoen Jauregiren tokia hartuko du berriro ere.

Salamancak ere aldaketa nabarmenak egingo ditu hasierako hamaikakoan. Olivaren hitzetan, aldaketa hauek «agresibitatez, baina ostikorik gabe» jokatzeko izango dira.

Entrenatzaileak partida «oso zaila» espero du gaur, gehienbat bi arrazoirengatik: zelaiaren egoera txarra azken egunetan izan diren euri-jasengatik eta Real Unionek egiten duen «gero eta joko praktikoagoagatik».

Horregatik, futbol fisikoaren alde egingo du apustu Olivak, teknikoa den Perico bezalako jokalaria aulkian utzita -Salva Sevilla hamaikakoan sartuko da-. Salamancako entrenatzailearen ustez, bere taldeak «intentsitate handiarekin» jokatu beharko du, Real Union «baloia mugitzen saiatzen baita eta oso arriskutsuak baitira baloi geldietan».

Haciendo frente a las estadísticas

El reto del Real Unión de mantenter la categoría en Segunda División comienza con dificultad con la llegada del nuevo año, ya que recibe al Salamanca después de nada más y nada menos 68 años desde la última vez que se enfrentaron en la categoría de plata.

Si nos centramos en el propio rival de los irundarras esta tarde, cabe resaltar su potencial y experiencia en esta categoría, donde lleva varios años luchando por el ascenso a Primera. El equipo que dirige Juan Carlos Oliva cuenta con una amplia plantilla experimentada en Segunda y con jugadores que han militado en conjuntos de Primera, como Ander Murillo, ex del Athletic.

Pero, además de la dureza del rival, el Unión tiene en su contra otro factor como es la estadística. Y es que, en diez enfrentamientos entre los dos equipos, el Unión solamente ha logrado dos victorias, mientras que ha empatado dos veces y ha cosechado seis derrotas.

En el Stadium Gal, por su parte, los irundarras han logrado una única victoria, que fue en la temporada 1971/72 en Tercera División.I. CARRILLO

goran maric

Baliteke Goran Maric Real Unioneko fitxaketa berriak debuta egitea gaur Salamancaren aurkako neurketan. Bartzelona B-n eta Celta B-n emandako maila bikaina berdintzen badu, aurrelari garrantzitsua izan liteke irundarrentzat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo