GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Errepresioa absurduraino iristen denekoa

Udan euskal preso politikoen argazkien inguruan eratutako zurrunbilo errepresiboak Gernikako jaiak eta gernikarrak bereziki kolpatu zituen, baina ez zen orduan amaitu. Auzitegi Nazional espainoleko epaile Eloy Velascok otsailaren 17an deklaratzera deitu du Jesus Maria Alberdi Gernikako bigarren alkateordea, «terrorismoa goresteagatik», herriko jaietako egitarauan zenbait euskal presoren argazkiak agertzen ziren-eta. Eta hori ez da errepresioaren absurduak mugarik ez duen erakusgarri bakarra. Izan ere, Leitzan euskal presoekiko elkartasuna erakusteko atzoko antolatua zuten afaria debekatu egin zuen Auzitegi Nazionaleko beste epaile batek, Fernando Grande Marlaskak, hain zuzen ere, haren ustez, presoak ez ezik, «ETAren borroka armatua ere omentzeko ekitaldia» izateagatik. Ondorio horretara iristeko, epaileak Guardia Zibilaren informazioa baliatu zuen. Haren arabera, afaria iragartzen zuen kartelean Askatasuna legez kanpoko erakundearen ikurra agertzen da: Askatasuna sortu baino hogeitaka urte lehenago Eduardo Chillidak sortu zuen amnistiaren aldeko ikurra, alegia. Guardia Zibilaren arabera, halaber, euskal bertsolari eta idazle ezagunenetako baten hitzak, euskal kantari ezagunenetako batek kantatzen dituenak, antolatzaileen ahotan jarri eta delituaren froga argia dira. Epaileak, horrenbestez, segida eman dio absurduari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo