2.000 milioi euro jaso du Estatu frantsesak bankuei emandako maileguekin
GARA | PARIS
Likidezia krisiari aurre egiteko, Estatu frantsesak bankuei eman zizkien maileguek 2.000 milioi euro ekarri dizkiote interesetan, Nicolas Sarkozy presidente frantsesak adierazi duenez. Diru sarrera horiek neurri sozialetan eta etorkizuneko inbertsioetara bideratuko dituztela ere esan zuen.
Estatu frantsesak krisia Europako gainerako kideek «baino hobeto eraman duela, mundu guztiak onartzen duela» esan, eta azken seihilekoan hazkundea berreskuratu dutela gaineratu zuen.
Zerga igoera baztertu ondoren, defizit publikoari aurre egiteko gastu publikoa murriztu beharra dagoela nabarmendu zuen, eta bide horretan, hainbat neurri mantentzearen alde azaldu zen, erretiroa hartzen duten bi funtzionarioetatik bat ez ordezkatzea kasu. Era berean, 35 orduko lanaldiaren aurka egin zuen berriro, lana banatzea langabeziaren konponbidea dela uste baitu.