GARA > Idatzia > Kirolak> Osasuna

KOPA Euskal talde bakarra lehiaketan

Zoramenik gabeko ilusioa

Kanporaketa gainditzea helburutzat hartu arren, benetako borroka Ligan dutela onartzen dute Osasunak eta Herculesek.

p033_f01_555x555.jpg

HERCULES - OSASUNA

GARA | IRUÑEA

«Ilusioaren txapelketa» omen da Kopa, Ligan asmo handiko helburuak ez dituzten taldeentzat batez ere. Baina ilusio horren sugarra ez da berehala pizten: hainbat kanporaketa gainditu behar dira -eta, ahal bada, Ligako eginbeharrak beteta izan- indarra har dezan. Ordura arte, direnak eta ez direnak egiten dituzte taldeek, aukerak mantendu nahian, baina gehiago arriskatu barik.

Fase horretan daude oraindik aurtengo parte-hartzaileak, Osasuna eta Hercules, besteak beste. Gorritxoek 2005ean egindako bidea errepikatu nahi dute eta Alacantekoek denboraldi biribila sinatu. Baina, oraingoz, bien arreta Ligan dago. Nafarrena, Lehen Mailari eutsiz amaitu beharreko ibilbidea oraindik sendotzear dagoelako; zuri-urdinena, berriz, laztantzen ari diren igoeraren ametsak ez duelako deskuidurik onartzen. Ilusioa bai, beraz; zoramenik, berriz, ez.

Entrenatzaileak, izan ere, ez dira egoera zein den ezkutatzen saiatu. Biek erabiliko dituzte orain arte minutu gutxien izan dituzten jokalariak gaurko neurketan; igandero zelairatzen direnak, berriz, aulkian edo harmailetan egongo dira. Jose Antonio Camachoren kasuan, hamaikakoan egingo duen iraultza sekulakoa izango da, Roversio eta Natxo Monreal izango baitira, Real Madrilen aurka jokatu ondoren, hasierako taldean jarraituko duten bakarrak. Berdinketa hura lortu zuen taldeko dozena erdi jokalari aulkian geratuko da Rico Perezen, eta gainerako hirurek -Ricardo, Puñal eta Aranda- telebistatik jarraituko dute partida, deialdian ere ez baitira sartu. Aldaketen onuradunen artean, Jon Etxaide estreina liteke Huescatik itzuli ondoren.

Antzeko zerbait gertatuko da etxeko taldearekin. Albaceten lidergoa harrapatu zuen hamaikakoko hiru jokalari besterik ez dira arituko Osasunaren aurka; eta Camachok egin duen bezala, Esteban Vigok ere deialditik kanpo utzi ditu asteburuan hasieratik aritutako hainbat gizon. Bertan dago, berriz, Javi Portillo helduberria. Berari dagokio, izan ere, zalantza nagusia, bere entrenatzaileak gaur debuta egingo duela iragarri baitu, baina hasieratik jokatuko ote duen argitu barik. Erantzuna, 20.00etatik aurrera.

etxean indartsu

Lehiaketan Lehen Mailako talde baten aurka hasi eta, bigarren kanporaketan, Bigarren Mailakoa egokitu zaio. Herculesen lidergoak eta etxean duen ibilbideak -ez dute bertan partida bakar bat galdu iazko urtarriletik-, baina, ez du inolako konfiantzarik ematen.

Sin novedades en torno a Adrián Colunga

José Antonio Camacho reconoció que el único movimiento con visos de producirse en la plantilla este invierno, tras la marcha de Portillo y el regreso de Etxaide, pasa por Adrián Colunga y Jorge Galán. De momento no hay novedades al respecto y el técnico reconoció que dependerá de lo que decida el ariete navarro.

El Valencia y el Atlético, al borde de la eliminación

En los partidos disputados ayer, también hubo «grandes» que tropezaron. El Deportivo ganó 1-2 en Mestalla frente a Valencia, mientras que el Recreativo hizo lo propio en casa 3-0 ante Atlético de Madrid. El Racing se impuso 2-3 en Alcorcón, mientras Celta y Villarreal empataron 1-1 en Vigo. Hoy también se juegan el Rayo-Mallorca y el Málaga-Getafe.

Camacho: «Todos son jugadores de Osasuna»

José Antonio Camacho no ocultó que las prioridades de Osasuna pasan por la Liga, pero rechazó que el vuelco en once y convocatoria deba interpretarse como una renuncia a la Copa.

Entre otras cosas, porque «todos son jugadores de Osasuna y, por tanto, pueden jugar en cualquier momento». También porque, si el equipo disputa esta eliminatoria, es precisamente gracias a su actuación en la anterior. «Ya dieron una buena medida ante el Xerez», recordó ayer su técnico.

Esta vez lo intentarán ante un rival de Segunda, pero Camacho no cree que Osasuna parta como favorito por la diferencia de categoría. «Los favoritos son los que pasan», sentenció, recordando que el Alcorcón «eliminó al equipo que quiere ser campeón de Europa» o que el propio Hércules «le ganó los dos partidos al Almería» en la eliminatoria anterior. Además, el equipo alicantino «es líder, tiene una plantilla muy buena y compensada y es muy competitivo». En su opinión, Osasuna sólo puede tener «algo de ventaja en teoría», si juega con la «tensión y agresividad» del pasado domingo.GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo