GARA > Idatzia > Kultura

Liburu elektronikoak ez du aurreikusitako arrakasta lortu Gabonetako salmentetan

GARA | BARTZELONA

Gabonetako epealdi honetan, liburu elektronikoaren salmentek gora egin duten arren, ez da arrakasta handiena izan duen oparia izan, askok iragarri zuten bezala. Bartzelonako liburu-denda handi batzuetako arduradunek esandakoaren arabera, produktu honek hainbat alde ilun ditu; esate baterako, eduki asko ez daude eskuragarri eta bezeroek ez dute horiek erosteko beharra ikusten.

Salmentei so eginez, liburu elektronikoa erosten dutenak euren lanbideagatik pantailan irakurtzera ohituta daudenak direla ikusi dute. Kasu hauetan, liburu elektronikoek eskaintzen duten tinta ordenagailuaren pantaila baino erosoagoa egiten zaiela esan dute. Bezero mota honen artean, eduki literario asko ez egotea ez da eragozpen handia, hori ez baita emango dioten erabilera nagusia.

Adibide gisa, Happy Books liburutegiak Bartzelonan dituen bi egoitzetan ehun bat liburu elektroniko saldu dira, iaz baino bost bider gehiago. Azaldu dutenaren arabera, hebabideetan presentzia handia izan arren, ez du arrakasta handia lortu, jakin nahia sortu arren, ez delako agortu.

Bestalde, badaude adibide arrakastatsu batzuk. Esate baterako, Leqtor web-gunean salgai zeuden 5.000 liburu elektronikoak bi astetan agortu ziren. Bertan eskaintzen den berezitasuna, katalanez dagoen software bakarra dela da eta oso salneurri eskuragarrian eskaintzen dutela, 99 eurotan. Bertan gainera, edukiak ere eskaintzen dira, bai katalanez bai gazteleraz, Vicens Vives argitaletxea eta Abacus liburutegiekin bat. Leqtor.com-ek hilabete darama abian eta 3.000 jaitsiera izan ditu; hala ere, bertako bultzatzaileak 4.000ra iristeko itxaropena azaldu dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo