Baionako EITBko langileak kaleratzeko bidean dira
A.M.
EITBk Baionan duen ordezkaritzari buruz urte amaieran zabaldu ziren zurrumurruak egiaztatzeko bidean dira. Izan ere, bertan diharduten sei kazetariak eta idazkariak atzo hasi ziren jasotzen kaleratu aitzineko jakinarazpena.
Hemendik aurrera, hortaz, enplegatzen dituen enpresak -Euskal Media- gutxienez bi hilabeteko epea eman beharko die kaleratu baino lehen.
EITBko zuzendari Alberto Suriok Baionako ordezkaritza mantentzeko asmoa duela adierazi zuen. Halere, zerbitzua kontratatzeko lehiaketa publikorako deialdia egingo zuela ere iragarri zuen eta, hortaz, litekeena da orain artean esklusiba zuen enpresa ez den besteren bat hautatzea.
Geroa ez dago argi
Bestelako aukerak ere, -korrespontsalia moduan funtzionatzea, esaterako- ez dira baztertzen. Ipar Euskal Herriko berrien hedapenaren jarraipenerako bideratuko duen aurrekontuarekin zerikusi handia izango du, zalantzarik gabe, etorkizuneko funtzionamendu mol- deak.
Blanca Urgell Kultura sailburuak atzo arratserako agindu zizkion eskualdeko kontseilari Frantxua Maitiari Baionako EITBren asmoekiko berri zehatzagoak.