SARRERAK
Azkena Rock jaialdiko bonoak otsailaren 10era arte salgai
Azkena Rock jaialdiko bonoen salmenta epea igandean bukatzen zen, baina otsailaren 10era bitarte luzatu dute, atzo jakitera eman zutenez. Bonoek (75 eurotan jarri dituzte) hiru egunetako kontzertuetarako balio dute, kanpaldia barne, eta ohiko tokietan egongo dira salgai. Jaialdia ekainaren 24tik 26ra bitartean ospatuko da Gasteizko Mendizabala aretoan eta izar nagusiena Kiss taldea izango da.