Lehiaren Batzordeak Sintrabi eta 25 enpresaren jarduera ikertuko du
GARA | BILBO
Estatu espainoleko Lehiaren Batzorde Nazionalak txosten zigor-txostena ireki dio Sintrabi Bizkaiko garraiolari autonomoen sindikatuari eta 25 garraio enpresari, Bilboko Portuko merkantzien trafikoa banatzea egotzita.
Batzordea prezioak eta bestelako merkataritza baldintzak ere adosten zituztelakoan dago. Horrelako jardueren ikerketak hemezortzi hilabete iraungo du. Sintrabi sindikatuak esan duenez, Batzordeak joan den abenduko bukaeran eman zion txostenaren berri. Hala ere, ez dute iritzirik plazaratu nahi izan edukia ondo aztertu arte.
Lehiaren Defentsarako Euskal Zerbitzuak hasi zuen ikerketa hau 2007ko azaroan, Sintrabik Portuan lan egiteko hamar baimen zozketatu ondoren. Lehiaren Euskal Auzitegiak ikerketa itxi zuen, eta Estatu espainoleko Lehiaren Batzorde Nazionalari bidali zion. Batzordeak, hala ere, legez kanpoko jarduerak izan zitezkeela uste du.