GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Greziar Estatuaren porrot ekonomikoa beste herrialdeetan gerta daitekeenaren aurrekaria da

Nazioarteko Diru Funtseko adituek greziar Estatuaren ekonomia ikuskatuko dute aurrerantzean. Asmo horrekin heldu ziren atzo aditu hauek Atenasera. Argi dago Grezia edo, hobe esanda, greziarrak direla krisialdi ekonomikoa bortitzen pairatu duten europar herritarretako batzuk. Horrez gain, Irlanda eta espainiar Estatuarekin batera, ezegonkortasun handiena duten Europar Batasuneko kideetako bat da Grezia. Nolanahi ere, EBk ez du aurreikusten porrot ekonomikoaren kasuan Euroguneko kide diren herrialdeak laguntzea; soilik europar testuinguruan dauden bestelako herrialdeek jaso dezakete babes hori. Programa hauen bitartez lagundu dituzte, besteak beste, Hungaria, Letonia eta Errumania. Ondorioz, «laguntza» bestelako erakundeen esku geratzen da, NDFren esku batez ere. Honek guztiak europar konglomeratuaren muga politiko, ekonomiko eta sozialak agerian uzten ditu. Baita AEBek diseinatutako mundu-ordenarekiko menpekotasuna ere. Hau esanda, Greziako gizarteak NDFk inposatuko dituen neurriak nola hartzen dituen ikusi behar da. Gatazka sozial eta politiko bizia dago eta orain ikusiko da mugimendu honen benetako indarra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo