GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ibai Peñaren aurkako euroaginduaren azterketa astebetez gibelatu dute

p013_f02_90x92.jpg

A.M. |

Ibai Peñaren abokatuak hala eskatuta, haren kontrako euroagindu eskaeraren prozedura astebetez atzeratu zuen atzo Paueko Auzitegiak. Hortaz, datorren asteartean ekingo diote Madrileko Auzitegi Nazionalak egindako eskaeraren azterketari.

Gasteiztarra joan den ostiral gauean atxilotu zuen Polizia frantsesak errepideko kontrol batean, beste hiru lagunekin zihoala. Gazte guztiak identifikatu eta komisariara eraman zituzten, Peñari eskuburdinak kontrolean bertan ezarri ostean. Bera izan ezik, gainerakoak berehala askatu zituzten.

Alta, iheslari politikoa Paueko Fiskaltzara eraman zuten, eta han euroagindu-eskaera jakinarazi ondoren, espetxera bidali zuten.

Ekainetik haren bila

Auzitegi Nazional espainolak iazko ekainean eman zuen Peña bilatu eta atxilotzeko agindua, epaiketa batera agertu ez zenean. Atxiloketa salatzeko, hainbat elkarretaratze egin dituzte Baionan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo