GARA > Idatzia > Ekonomia

Mercabilbao-k iaz baino %15,46 gehiago saldu du iragan berri diren Gabonetan

p024_f01_64427.jpg

GARA |

Mercabilbao-k, Bilboaldeko hornidura azokak, iaz baino %15,46 gehiago saldu du igaro berri diren Gabonetan, hain zuzen, 1.120.309 kilo gehiago, azoka kudeatzen duen elkarteak atzo azaldu zuenez.

Datu horien arabera, Mercabilbaok Gabonetako jaiegunetan orotara 8.368.753 kilo elikagai jarri ditu salgai, eta 2008ko Gabonekin alderatuta %15 egin du gora fruitu eta barazkien salmentak, %19 arrain eta itsaskienak eta %16 haragi, arrautza eta hestebeteenak.

Salneurriei dagokienez, abenduaren 22 eta 24 artean fruta eta barazkien prezioak bere horretan geratu ziren, baina urteko azken astean, frutak %8 merkatu ziren, eta barazkiak, aldiz, %9 garestitu.

Urte osoan merkeago

Arrain eta itsaskien salneurria, Mercabilbaoren oharrak dioenez, aurreko urtekoa baino merkeagoa izan da urte osoan, baita Gabonetan ere. Hori bera gertatu da haragi, arrautza eta hestebeteen prezioarekin.

Arrain freskoa 2008an baino %35,19 gehiago saldu da 2009an, eta itsaskien eta arrain izoztuaren salmenta ere hazi egin da, %9,53 eta %6,36, hurrenez hurren.

Euskal produktuen salmentak ere nabarmen egin du gora, ia %40, eta prezioak %29 merkatzea eragin du horrek.

Frutak, aldiz, %17,47 gehiago saldu ziren atzean utzi berri dugun urtean, eta barazkiak %14,70 gehiago. Nabarmentzekoa da, ildo honetan, oilaskoekin eta behi haragiarekin gertatutakoa, %85 eta %101 gehiago saldu baitira. Arkumearen salmentak, aldiz, %20 egin du behera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo