Rafa Pueyok portu onera ekarri du ontzia konpon dezaten
Bolada eskasari amaiera eman zion talde bizkaitarrak sei porroten ostean. Azken-aurreko jarraitzen dute, baina salbaziotik garaipen bakarrera daude orain.
GRANADA 66
BIZKAIA BILBAO BASKET 78
Arnaitz GORRITI
Bizkaia Bilbao Basket saskibaloi talde bat izan beharrean, itsasontzi bat balitz, portura hurbildu beharko luke, behin betiko hondoratu baino lehen konpon dezaten. Bada, Rafa Pueyo behin behineko kapitainak gidaturik, portu egokian sartzea lortu zuen atzo bizkaitarren ontziak. Astebete honetan Katsikaris kapitain berriak aurreneko konponketak aginduko omen ditu ACB Ligako ozeanora itzuli eta bere bidea jarraitzeko.
Metaforak metafora, talde bilbotarrak salbaziorako bidean urrats garrantzitsua eman zuen atzo Granadari irabazita, ligan nozitzen ari zen porrot bolada luzea etetea erdietsi baitzuen. Sei porroten ostean, igandeko atsedena bailitzan garaipena lorturik, salbazioa hurbilago baitauka Bilbao Basketek, nahiz eta azken-aurreko postuan jarraitzen duen.
Partida gogorra izan zen oso. Defentsa gogorrak eta intentsitateak kalitateari gaina hartu zion. Trifon Pochen mutilek, min harturik dirauen Pablo Aguilarrez gain, Hunter eta Hendrixen partida eskasa nozitu zuen. Aldiz, Stefansson eta Joe Inglesek neurketa aparta jokatu zuten. Pueyoren gizonen artean, berriz, Warrenek oraindik sasoi onenetik at darrai, eta Moiso -lau partidaren ostean itzuli zen- eta Markotaren artean bi puntu baino ez zituzten sartu; haatik, Banicen «ohiko» partida onaz gain, Javi Rodriguezek eta Seibutisek ere lan itzela egin zuten, nola erasoan hala defentsan; Mumbruk saskiratze garrantzitsuak lortu zituen eta Javi Salgadoren azken laurdena erabakigarria izan zen bosgarren garaipena lortzeko.
Biek ala biek jaurtiketa portzentaje eskasak izan zituzten eta, ondorioz, errebotearen kontrola garaipena lortzeko gakoetako bat izan zen. Aipagarria da benetan Javi Rodriguezen lana alor horretan; bere 1,89 metroko luzerarekin, neurketako onena izan zen zortzi errebote hartu eta gero. Beste gako bat galdutako eta berreskuraturiko baloien balantzea izan zen, eta han ere bizkaitarrak nagusi izan ziren: 16 galdu eta 6 berreskuratu zituzten etxekoek. 13 galdu eta 11 berreskuratu bilbotarrek.
Odol hotza
Aspaldion, partida parekatuetan patxada falta izan zaio Bizkaia Bilbao Basketi. Atzo ez, zorionez. Atzo, Granadako udal kiroldegiko zaleen garrasi eta oihuen gainetik, odol hotza erakutsi zuten bigarren zatian.
Sistema luze eta landuak burutu zituzten Pueyoren mutilek hirugarren laurdenean abantaila txiki bat hartu ostean. Warrenek eta Mumbruk bosgarren falta egin ondoren, bi antolatzaile, Salgado eta Rodriguez, batera jarri zituen Pueyok jokoan, eta ahalik eta gehien lantzea bilatu zuten bilbotarrek. Jokatzeko modu horri erreboteetan erakutsitako indarra gehituz, falta mordoa behartu zuten beltzezko gizonek, Salgadok eta Seibutisek batik bat: jaurtiketa libreetan errematatu zuten partida bizkaitarrek.
Bada, Fotis Katsikarisek taldearen ardura hartu artean, Rafa Pueyoren eskutik arnasa hartu du Bilbao Basketek. Orain salbazioa da helburu bakarra.
Bizkaia Bilbao Basketen entrenatzaile karguan Fotis Katsikarisen aurreneko partida derbia izango da. Caja Laboral Baskonia izango da bizkaitarren aurkaria eta neurketa datorren igandean, hilaren 24an, eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko da. ETBk zuzenean emango du.
Granadaren aurkako partida ikusten harmailetan izan zen Fotis Katsikaris, Bizkaia Bilbao Basketeko entrenatzaile berria. Gaurtik aurrera hartuko du beltzezko gizonen ardura teknikari greziarrak. Bere aurkezpen ofiziala gaur eguerdian, 13.00etan, izango da.
Atzoko garaipenarekin bilbotarrek andaluziarrekiko averagea bereganatu zuten, Bilbon zein Granadan irabazi ostean. Hau da, denboraldi amaieran garaipen kopuru berbera izango balute, bizkaitarrak sailkapenean aurretik geratuko lirateke. Salbatzeko aurreneko urratsa.
Una pésima racha de seis derrotas, sumiéndose en el pozo clasificatorio por añadidura, desespera al más templado y, al mismo tiempo, cortar tan mala deriva ilusiona al más racional de los analistas. La semana más tortuosa de la historia del joven club bilbaino tenía un muy luchado happy end, lo que supone un respiro en la pelea por la salvación -el Alicante ya está únicamente a un partido de distancia- y, al mismo tiempo, el punto final de Rafa Pueyo en el puesto de primer entrenador de los hombres de negro. Pueyo se despedía de su cargo provisional de la mejor manera posible -sumando el triunfo liguero al conseguido durante la semana en San Petersburgo- y, por ende, no es de extrañar que se mostrara más que satisfecho por la trabajada victoria ante el cuadro nazarí.
El entrenador vizcaino valoró ante todo el esfuerzo de sus hombres y consideró clave los «muy bajos porcentajes» del tiro de los andaluces, en un partido donde primó mucho más la intensidad de los protagonistas tanto en defensa, muy mejorada respecto a las últimas semanas, que la brillantez en sus acciones de cara a la canasta rival.
«Creo que los jugadores han hecho un grandísimo esfuerzo, ya que siempre han estado muy concentrados. Por ello, creo que la clave del partido ha sido que hemos mantenido al Granada en muy bajos porcentajes en el tiro de dos puntos».
En lo que a la faceta ofensiva respecta, Pueyo no quiso destacar las individualidades -pocas brillaron de forma excelsa, la verdad- sino que prefirió centrarse en que su equipo logró «leer muy bien su defensa» lo que supuso que su equipo consiguiese circular «muy bien» la pelota. «En definitiva, hemos hecho un muy buen juego en equipo», comentó un técnico que regresa ahora a sus habituales funciones.A. G.