ERAKUSKETA
Jessica Stockholder artistaren argi eta koloreen arteko jolasak, Bilbon
Bilboko Carreras Mugica galeriak Jessica Stockholder (Seattle, 1959) erakusketa jarri du ikusgai: «Air Padded Table Haunches, and...». Instalazio baten inguruan osatzen du bere lana. Objektuek elkarri eragiten diote, argi eta koloreekin. Egunerokoan erabiltzen ditugun tramankuluak eraldatzen ditu modu horretan, ustekabeko eremu eskultorikoa sortuz. Instalazioaren inguruan beste hainbat eskultura ere jarri ditu. Stockholder minimalismoarekin, eta espresionismo abstraktuarekin lotu izan dute adituek. Bere lana, objektu berri eta erabilien arteko harremanetik sortzen da. Otsailaren 26ra arte egongo da erakusketa zabalik.