GARA > Idatzia > Kultura> Non Zer

LEHIAKETA

Zinema eta animazioko film laburren «Nontzefilmak» lehiaketa abian da

Nontzeberri.com kultura webguneak martxan du jada «Nontzefilmak» zinema eta animazioko film laburren lehiaketa. Sari mardulak izango dira gainera irabazleentzat, guztira 10.000 euro banatuko baitituzte hiru kategoriatan. Lanak «.flv» formatuan aurkeztu beharrekoak dira eta filmek 3.30 minutuko iraupena izango dute gehienez. Antolatzaileek euskaraz eta gaztelaniaz ez diren filmei azpitituluak jartzeko proposatu dute, eta hori bai, euskaraz ez den lanen bat aukeratua izanez gero, egileak azpitituluak euskaraz jartzeko konpromisoa hartuko du, eta horretarako laguntza izango du, gainera. Orain arte aurkeztutako lanak ikusgai daude dagoeneko www.nontzefilmak.com atarian. Epea otsailaren 26an bukatuko da. Lan irabazleak FANT 2010 Bilboko zinema fantastikoaren jaialdian pantailaratuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo