GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Koldo Aldabe 2010/1/28

Urduri

berria

Prozesu demokratikoa abiarazteko ezker abertzalearen apustuak eta indar subiranistak biltzeko Eusko Alkartasunak eginikoak artega jarri ditu alderdi politiko asko, eta Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza ere deseroso ageri dira apustu horiek bidea urratzen hasi direnean, etorkizunean gerta daitekeenaren aiduru.

Urduritasun horrek apustu bien sinesgarritasuna indartzen du, eta hedabideen bitartez bultzatzen ari diren gerra psikologikoak ireki nahi den bide berriaren potentzialtasuna agerian uzten.

Arnaldo Otegik Auzitegi Nazionaleko akusatuen aulkitik Altsasuko adierazpena azpimarratzeak eta Pello Urizarrek polo subiranista osatzeko EAren asmoa berretsi izanak oinarrien sendotasuna ere erakusten dute. Arrakalarik ez dagoen eta enbatari aurre egiteko moduan diren seinale.

Sineste oso horien indarrak beste eragileak mugiarazi beharko ditu, herritarren artean sumatzen baita mugimendua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo