GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Pili Kaltzada 2010/1/26

Dantza

Deia

Astintzen dut lurra nire oinekin, eta bizitza berpiztu egiten da lur idorrean. Askatasuna: hanketatik gora nabari dudan indar hori, bizkar-hezurra arakatzen didana, oinazeak arindu eta gogoa gozatu egiten didana. Erritmoa lur-azpitik dator dantza egiten dudanean. Esklaboa naiz, eta dantza da askaraziko nauen indarra».

Lerrook irakurri ditut berriro. Isabel Allenderenak dira (...). Haiti, Saint Domingue, Santo Domingo. Ez da jadanik literaturaren erresuman sortutako irudikapena, telebistak goragalearen indarrez bueltatzen dizkidan irudi gordinetakoa baizik. Itsaspeko Uhartea bere azken eleberrian kontatzen du Allendek munduak ahaztutako bazter horren berri, eta bitxia da gero, zeren kontakizun historiko eta fikziozko horrek gaur egungo errealitatea islatzen baitu zehatz-mehatz, bertara (aspaldiko partez) joan diren hamaika kamerek baino zehaztasun gehiagorekin. Pobrezia eta injustiziak jasotzen ditu kontakizunak, azaldu egiten ditu, gaur egun Haitira joandako balizko adituek azaldu nahi dituzten fenomeno berberak.

Allendek orduko esklaboen ahotan jartzen ditu herrialdearen gordinkeriak eta gogoan dudan esaldi horietan jasotzen du gertatutakoa: halako baten matxinatu egin zirela esklabo beltzak, dantza kolektibo baten esnatu zutelarik lurra garaipena konjuratzeko. Haiti errepublika izena jaso duen kaosa dela zioten joan den mende hasierako kronistek. Gaur egungoen hitz berberak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo